Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrantxero iz arrantxo batean lan egiten duen pertsona.

Arrantxeroa zen, zalantza barik, Cienfuegosen istorioak ongien konprenitzen zituena baso-mutiletan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 105. orr.

Nik hemen egon behar nian, ni neure lekuan nengoen, ni gertu nengoen emon behar nian seinalea emoteko, sakelan zaukaat zapi gorria, zer arraio jazo ote duk, arrantxero alu hau beldurtu egingo zuan!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 158. orr.

"Gregoriyo hori, arrantxero izateko bakarrik balio zuena, nire enamoratuaren aita omen zen", azaldu zidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 152. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus