Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begiak arranpalo gelditu da pastoralgilea, ez baitu ulertzen zer egiten duen turko batek Muskildin, pastoralenganako jakin-minik ez badu. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 200. orr.
Koleraz beterik, begiak arranpalo jarri zitzaizkion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.
Begiak arranpalo jarri zitzaizkidan, ez nuen espero halako lotsagabekeriarik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 143. orr.
Begiak arranpalo gelditu nintzen harrerako arduraduna Klaus zela ikusita. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 119. orr.
Emakumearen begiak arranpalo jarri ziren eta hutsagatik ez zitzaion ostikoka hasi. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 106. orr.
Nolatan bahituko nuke nik gobernadorearen alaba? -esan zuen Txitxikovek, begiak arranpalo. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 311. orr.
Uilek ere begiratu zion, begiak arranpalo, keinurik egin gabe. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 26. orr.
Haien begiak, arranpalo; ahoak, zabalik; ileak, lazturik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 297. orr.
Osaba Tomen etxeko buzoia ixtear nintzela, begiak arranpalo geratu naiz gure ondoko buzoiko plakan izkiriaturik zegoen izenari begira. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 25. orr.
Mateoren ardandegiaren parera iritsitakoan baretu zen Joanes, indar tantaka, hanka puntetan ia hurbildu baitzen kanpoko ateraino, eta hatz dardaratiez urrezko lehoiaren irudi lodia ukitu zuen, eta kanpotik barrukoa zelatatzen hasi zen begiak arranpalo. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 41. orr.
"Zer?" zabaldu zituen begiak, arranpalo. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 141. orr.
Belztasunak lagunduko zidan zereginean eta aitonaren begi arranpaloak ahanzten. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 120. orr.
Haren begi arranpaloak, betaurreko distiratsuen atzean igerian. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 110. orr.
Um Hamidak begi arranpaloekin ikusi zituen alargunaren aldaketak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 223. orr.
Rubenek begi arranpaloekin begiratu dio eta ni Karmelo ere ahoa bete hortz zegoela ohartu naiz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 297. orr.
Bihozkada baten eraginez, haraino tarrapataka jaitsi, eta begi arranpaloez ziurtatu nuen autoa gurasoena zela. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 108. orr.
begiak arranpalo gelditu (5); begiak arranpalo jarri (3)
begi arranpaloak (4)
arranpaloekin begiratu zion (4); arranpaloekin ikusi zuten (3); begi arranpaloekin begiratu (7); begi arranpaloekin ikusi (7)