Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arranpa iz gihar uzkurtze mingarria. ik karranpa.

Eta batek amor eman damurik, hura Berasategui, zangoko arranpekin.  Herria   2003-12-25

Arranpa leun bat, besoetan eta hanketan bereziki.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 27. orr.

Arranpa izugarriek heltzen naute lumari eusten diodanean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 7. orr.

Ez dakit zer gertatu zen, kanpoan egotearen emozioa agian, edo mantenuko gizonaren galtzea orduan, baina arranpa izugarri batzuek eraso zidaten kalearen erdian.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 78. orr.

Forma zuria ukitzean, zerbait berezia sentitu nuen, arranpa antzeko bat.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 12. orr.

Harrezkero, oinazea, arranpa moduko bat, sentitu nuen etengabe aldaketan, eta nekez lortzen nuen zutik eta tente jartzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 46. orr.

Egun xoragarri bat izan da gehientsuenentzat segurik, heltzean pintza, arranpa eta aztal gogor frangoren zinkurinak entzun balin badira ere.  Herria   2003-06-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus