Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arranokume iz arranoaren kumea.
Naturak izugarrizko egiten duen gauza orotan bezala, zoko zoragarriak daude, larreak, erreka nagusitik bananduta arranoaren habian arranokumeek eduki behar duten txorrotxio eztiaz xuxurlatzen duten xirripak, lorez eta lurrinez beteriko belazeak, mila pausaleku bistaren eta gogoaren atseginerako. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 186. orr.
Autoak aurrera jarraitu zuen, kaiolatik atea puskaturik irtenda zerura libre altxatzen den arranokumea balitz bezala. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 154. orr.