Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren zaldunak lasterka datoz, urrutitik, hegan, arranoa harrapakinaren gainera bezala. Elizen arteko biblia Hab 1,8
Arranoa bezala datorkio zoritxarra gainera Jaunaren herriari, nire ituna hautsi baitute, nire irakaspenaren aurka jarri baitira. Elizen arteko biblia Os 8,1
Zure aginduz igotzen al da arranoa gora eta bere habia gailurretan egiten? Elizen arteko biblia Jb 39,27
Arranoa bezala altxatuko bazina ere, habia izarretan egingo bazenu ere, bota egingo zintuzket handik. Elizen arteko biblia Ab 1,4
Lehenengoak lehoia zirudien, baina arranoaren hegalak zituen. Elizen arteko biblia Dn 7,4
Austriarren arrano inperiala nahi dut zure etxeko armarriaren parean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 23. orr.
Kerubinek launa aurpegi zituzten: lehena zezen-aurpegia zen, bigarrena gizaki-aurpegia, hirugarrena lehoi-aurpegia eta laugarrena arrano-aurpegia. Elizen arteko biblia Ez 10,14
Baina Jaunarengan itxaron dutenek indarrak berritzen dituzte: arrano-hegoak hazten zaizkie, lasterka egin eta ez dira nekatzen, ibili eta ez akitzen. Elizen arteko biblia Is 40,31
Baina bi arrano-hego handi eman zizkioten emakumeari hegan basamortura joan zedin, han, sugearengandik urrun, hiru urte eta erdiz bizitzeko prestatua zuen tokira. Elizen arteko biblia Ap 12,14
-Ba bide batez paperik gabeko beste arrain batzuk ere enbarkatzen direla, eta ez edonolakoak, arranoa! Ez diot sekretu hori zeure lako ume gorri bati kontatuko, ezta? Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 25. orr.
Arranoa! Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 14. orr.
-Arranoa, Uriarte!Kontaktua egin diagu. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 126. orr.
Sinbolo nazionala da: arrano amerikarra (Haliaeetus leucocephalus). ETC-literatura, saiakera Udaberri Isila, Rachel Carson (Lurdes Rada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007
Arrano amerikarra duten urrezko txanponik handienak 28,4 g-ko masa du. ETC-zientzia, zuzenbidea Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012
Arrano arrantzalea ("Pandion haliaetus") erdi-mailako hegazti harraparia da, arrantzan nagusia, bere elikadura arrainetan oinarritzen da eta mundu osoan zehar aurki daiteken espeziea da (Antartikan izan ezik). ETC-entziklopedia Arrano arrantzale, Wikipedia
Tranpa hezera... agidanez eta zorigaiztoz, arrano arrantzaleak harrapakin handiegia aukeratu du. ETC-literatura, saiakera Erlojugilea, Asier Serrano, Txalaparta, 2009
Garbiketa orokorra izan zen, ia erabatekoa, ale gutxi batzuk baino ez omen zituzten bizirik utzi, arrano arrantzaleek zer jan izan zezaten. ETC-literatura, saiakera Hondamendia, Xabier Montoia, Elkar, 2015
Ehun hegazti espezie baino gehiago pasatzen dira Urdaibaitik, bai Afrikatik Europara, bai Europatik Afrikara: mokozabala, lertxun hauskara, arrano arrantzalea, kurlinta, txirria, aliota... ETC-prentsa Berria, 2005-09-28
Baina, arrantzalerik ederrenetarikoena eta galtzeko arriskuan dagoena arrano arrantzalea dugu, migratzailea da eta Europa osoan arriskupean dago. ETC-prentsa Argia, 2002-04-21
Arrano arrantzalea berreskuratzeko, lehen aldiz hamabi txita ekarri dituzte Eskoziatik Urdaibaira. ETC-prentsa Berria, 2013-07-19
Eraztuntzeez gainera, badituzte beste zenbait proiektu: arrano arrantzalearekin, esaterako. ETC-prentsa Berria, 2019-07-23
Arrano arrantzaleek eta antzarek hala egiten dute Europa zeharkatzeko bidaietan. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2016-04-22
Izoztutako hazitik munduko lehenengo arrano beltza jaio da, Erresuma Batuan. Berria - Gaiak 2004-05-27
Nafarroako bandera andana, arrano beltzekin eta ikurrinekin batera. Berria - Euskal Herria 2004-03-07
Naturzaleek, bai, izan zuten begiak gozatzeko parada: hamaika putre, hurbil-hurbil; belatzak, prismatikoen pare; zikoinak; miru gorriak, nonahi; ubarroi talde bat; arrano beltzak, lau; eta ugatza. Berria - Euskal Herria 2004-10-06
Arrano Beltzaren irudia berreskuratu zuen Erdi Aroko dokumentuak kontsultatuz eta Iruñeko katedraleko Erdi Aroko bobeden erliebeak behatuz. Berria - Kultura 2004-07-01
Hauek ikurrinak, arrano beltzak-eta erakusten zitiztean, Zorionak Ina zioen pankartari betiko lagunek eusten ziotean-eta, aurreneko argazki haietan behinik behin. «Bizia lo», 2003 - 102. orr.
Ez enarak, baizik arrano beltzak, zenbat amonatxo, aita, seme-alaba edo haurride eraman ote ditu odolez betetako bere atzapar zikinen artean? Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 115. orr.
Bihotzaren nahia hartara bihurtuz gero, uso zuri edo arrano beltz izan daiteke; zaldi zuri edo zezen beltz izan daiteke; zuhaitz gorri edo zuhaitz beltz izan daiteke; gereziondo edo gerezi izan daiteke. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.
Han, 728 haize-lapur omen dituzten parajeotan, azken urtean, 33 hegazti handi akabatu dira: 30 sai edo putre, arrano txiki bat, arrano sugezale bat eta arrano beltz eder bat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 104. orr.
Munduan zehar 60 arrano mota baino gehiago daude. Arrano buruzuria da haien artean famatuena. ETC-entziklopedia Arrano, Wikipedia
Arrano buruzuri bat, EEBBetako ikurreko hegaztia, pareko mendietako basoetarantz igaro da, hegaz aise eta indartsu, kai osoa gainetik zeharkatuz. ETC-prentsa Argia, 2000-06-25
Ameriketako arrano buruzuriaz hitz egiten digu Now izeneko lehen lan luzearen esku-programak. ETC-prentsa Berria, 2016-06-07
Eta egia da iritsi eta TTIP hitzarmen komertziala bertan behera utzi zuela, hainbat gerratetatik atera zituela (metafora batekin esatearren) arrano buruzuriaren atzaparrak. ETC-prentsa Berria, 2019-02-05
Urteak herdoiltzen eman ostean, ordea, arrano buruzuria eskualdera itzuli dela dirudi: kapital amerikarra eraikin zaharra zelatatzen hasia da. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2018-10-19
Arrano nagi, "Aquila rapax". ETC-entziklopedia Aquila (generoa) Wikipedia
Arrano pikarta ("Aquila clanga") accipitridae azpifamiliako hegazti harraparia da. ETC-entziklopedia Arrano pikart, Wikipedia
Zein txori ikusi nahiko zenuke? Arrano pomeniar bat ongi ikusi nahiko nuke. ETC-prentsa Berria, 2018-10-02
30 sai edo putre, arrano txiki bat, arrano sugezale bat eta arrano beltz eder bat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 104. orr.
Han, 728 haize-lapur omen dituzten parajeotan, azken urtean, 33 hegazti handi akabatu dira: 30 sai edo putre, arrano txiki bat, arrano sugezale bat eta arrano beltz eder bat (Ik. Gara, 2000-08-27, 22.or.). Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 104. orr.
Beste edozer baino sarriago, bazter guztietan ageri ziren, belzturik, buru biko arranoak, Estatuaren ikurra. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.
Eguzki-arranoa ("Aquila heliaca") Accipitridae azpifamiliako hegazti harraparia da. ETC-entziklopedia Eguzki-arrano, Wikipedia
Kardantxiloarena egiten dakit, Gabongo sugegorriarena, zeinari latinez esaten baitzaio Bitis gabonica, hontzarena, zeinak burua 360 gradu jiratu baitezake, eguzki arranoarena... ETC-literatura, saiakera Urperatze handia, Karlos Linazasoro, Elkar, 2009
Galtzeko zoria dauden animalia mota ugariren Europako azken babeslekua ere bada: otsoa, katamotza, hartz nabarra, Europako bisontea edo eguzki-arranoa, kasu. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-06-05
Katamotza, eguzki-arranoa galtzear egon dira Iberiar Penintsulan. ETC-prentsa Argia, 2016-11-27
Zuhaitzen adaburu tantaiak, adibidez, hegazti espezie garrantzitsuen -eguzki arrano, sai beltza, arrano txiki edo arrano sugezaleen- habialeku segurua dira. ETC-prentsa Berria, 2007-03-24
Hirugarren Reich-aren aldeko txapel bat darama buruan, eguzki arranoa protagonista delarik. ETC-prentsa Berria, 2014-09-23
Joanek, ostera, Jainkotasunaren gorenetara hegan egiten duenak, eguzki-arranoa deritzo. ETC-literatura, saiakera Tomas Akinokoaren lan hautatuak I, Tomas Akinokoa (Julen Kalzada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004
Kazakhstango bandera 1992ko ekainaren 4an erabakitakoa da. Urdin zerutar koloreko hondoa du eta erdian aquila nipalensis estepako arrano bat eta 32 izpi igortzen dituen eguzki bat ditu, biak ere urre kolorekoak. ETC-entziklopedia Kazakhstango bandera, Wikipedia
Hegaztien kaiolan txori bakar bat dago, itsas arrano gazte bat, hegal hautsia ohol batekin lotua daukana. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 112. orr.
Hegaztien artean hauek dituzue debekatuak eta ezin izanen dituzue jan: arranoa, gabiraia, itsas arranoa. Elizen arteko biblia Lb 11,13
Itsas arrano buztangorria: Zerrenda gorriak eta kontserbaziorako ahaleginek egoera aldatzeko ahalmena badutela erakusteko froga da, IUCN taldeak dioenez. Berria - Gaiak 2006-05-03
Parke nazionalean habiaratzen duten hegaztien artean, aipatzekoak dira besteak beste, basoilarrak, Portinkuru eta Vattukuru euri-bideak gogoko dituzten belatz txikiak, ipar kaskabeltzak, itsas arrano buztanzuriak, okil beltzak, siberiar eskinosoak eta txio lepazuriak. ETC-entziklopedia Syöte Parke Nazionala, Wikipedia