Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrankatu, arranka(tu), arrankatzen du ad autoez eta kidekoez mintzatuz, abiarazi, abian jarri.

Komisarioak autora sartu eta irratia piztu zuen arrankatu aurretik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 71. orr.

Atea irekitzean eskularruak atera zituen guanteratik, rubio bat piztu, eta azeleradorea indarrez eta azpiraino sakatuz arrankatu zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 54. orr.

Aitorrek motoa arrankatu du.     «Bizia lo», 2003 - 79. orr.

Demetriok motorra arrankatu eta kokotsa goratu du agur egiteko.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 20. orr.

Txoferrak mikrofonotik agurtu zituen bidaiariak eta arrankatu egin zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 73. orr.

Dyerrek apuntatu zuen kotxeak arrankatu zuenean, eta bat zetorren Brenten izenean emana zen matrikula zenbakiarekin.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 113. orr.

Bitartean txoferrak autobusa arrankatu eta ziztu bizian alde egin din handik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 15. orr.

Kontaktuarekin puska batean ri-ra aritu ondoren lortu du azkenik Txetxuk arrankatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 174. orr.

Neguaren ilunpetan, hezurretaraino sartzen den izotzaren erdian, arrankatu ezin duen auto baten karranka errukarria.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 11. orr.

Eta azeleradorea indarrez sakatuz arrankatzen du Mikelek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 161. orr.

Azken modeloetako autoek lehenengoan arrankatzen dute.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus