Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Okerbidean beharbada, baina Kerrnaren teorien aurkako mesfidantza arranguratsu bat erne zen ber-bertatik nire baitan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.
Lasaitu ederra hartu zuen kontu hark zer-nolako ondorioa izan zuen ikusita; neska arranguratsuarekin eskuzabal jokatu behar zuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 47. orr.
Aditzekotan ere, parketaren kexu arranguratsua, apaingarrien dar-dar ikaratia, kirrinka-hotsen bat edota parpailaren firfira, eta arropa zuri zurrunaren usain larderiatsua baino ez. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 199. orr.
Arazoaldiak aurkitzen ditugu, proletalgo deserrotu eta arranguratsuak ez ezik, kolonizazio-enpresak ere eskala handian sortzen dituztenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.
Burutik pasatu zitzaion bere lana suntsitu edo eraberritzea; gero, prestutasun arranguratsuz, Erromara bidali zuen, hitzik aldatu gabe. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 138. orr.
Carlos Argentinok, miresmen arranguratsuz, hizpidera ekarri zuen ez zuela uste huts egiten zuenik sendo epitetoa egozten bazion Alvaro Melián Lafinur-ek zirkulu guztietan bereganatua zuen prestigioari, eta letragizon horrek, nik neure ahalegintxoa eginez gero, pozez xoraturik egingo ziola noski hitzaurrea poemari. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 163. orr.
Gaztaroan M.R.J.C. katoliko mugimenduan egon ondoren, eta Herriaren egoeraz arranguratsu izanez, militante aktibo bilakaturik, abertzale munduan murgildua da Gilen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 10. orr.
Hargatik, osaba kexu eta arranguratsu sumatu nuenean, erran nion: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 168. orr.
Baina Joxe Aberasturi kexu eta arranguratsu agertu zitzaigun ondotik: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 540. orr.
Handik aurrera, arranguratsu ibili zen, azala are beilegiagoarekin, bere ezkon-neba burutik kendu ezinean, eta bezeroak galtzen eta tratu txarrak egiten hasi zen azkenerako. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 102. orr.