Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Areto luze eta arranditsu hartan ez zen tapiz edo zintzilikadura zaharkiturik ikusten, ez eta ehun edo zurezko gauza bakar bat ere. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 22. orr.
Argazki arranditsua zen, zeremoniatsua eta artifiziala. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 82. orr.
Ez ditut hemen aipatuko herrien biltzea, bozkariozko kantuak, kanpaien joaldi arranditsua, malkoen isuri oparoa; ez dut aipatuko ere semeen negarra, adiskideen intziria eta lagunen hasperenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 435. orr.
Ofizialki (hau da, Maximilian plazara zabaltzen zen ate estuaren gaineko kartel arranditsuaren arabera), Roman era guztietako jakiak eros zitezkeen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 43. orr.
Tokia ezaguna nuen: erretegi arrandiatsu bat, landa-minaren aitzakian kanporatzen diren hiritarren sabelak betetzen espezializatua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.
Jake berokia zabalik jiratu egin zen bere papar harrotua eta bere esku lodietan zehar luze ageri ziren alkandoraren eskumuturrak erakusteko eta ibilera arranditsuz jo zuen kioskorantz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 418. orr.
Nire guraso burges eta kezkatsuei ere ongi iruditu zitzaien guk karroza eta guztiko eztei arranditsurik egin nahi ez izana. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.
Keinu arranditsu batez, Fredek kapapetik zerbait atera eta mahaietako batean utzi zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 157. orr.
Zuk eragiten al diozu salto matxinsaltoari bezala, irrintzi arranditsuaz izua sartzen duelarik? Elizen arteko biblia Jb 39,20
Erakunde-mailako doinu arranditsua zerion, nonbait, "etxe" soila erabiltzean ez bezala. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 231. orr.
Ezin espero zitekeen harengandik inolako hitz sutsurik edo arrandiatsurik, gogoko dugun gai batean aurka egiten digutenean ia denok esaten ditugun hitz horietakorik alegia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 44. orr.
Pintura arte (apailu) bereizi bezala, garai hartan eredu gisa hartua zen apailu nagusitik, antzerkiarenetik bereiz, bermatu nahia ikusten du Friedek espazioen bereizkuntzaren eszenifikazio arrandiatsu horren atzean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 178. orr.
Abentura politiko zein sentimentalei hitz arranditsuz ekiten zien, baina ezkutuko armaz ondo hornituta, aldez aurretik asmatutako gezurrak babesgarri eta etsaientzat galgarri gerta zitezkeen eskutitzak sakeletan. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 46. orr.
Ero arranditsua, txoro handiputza. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 136. orr.
Batzuek ezkontza arranditsua nahi izaten dute, oturuntza handiarekin eta gonbidatu askorekin; beste batzuk, berriz, inori ezer esan gabe, elkarrekin bizitzen jartzen dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 261. orr.
Chester andereñoa, agureak ondoan izan zuen erizaina "azken odol-isuria" gertatuz geroztik, Bain andreak arranditsu esaten zionez, gai zen bere kabuz hura artatu eta zaintzeko. Gizonak arranditsu eta abegikor agertzen zitzaizkion, Gondorko erara agurtuz burua makurtuz eta eskuak bular gainean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.
Arranditsu tentetu zen, eta begi beltzak hobbitengan iltzatu zituen begirada ilunaz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 375. orr.
Matson jaunak hatz-erakusleaz keinu egin zion arranditsu. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 247. orr.
Eskutik helduta itzuli ziren hirira, atea itxi aurretik azkenak, eta Lanparagileen Kalera iristean dorre guztietako kanpai guztiak errepika ari ziren arranditsu. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 45. orr.
-Jakin ezazu, jauna -erantzun nion arranditsu-, gorroto berezia diedala gauza luze, bikain eta kordelez trazatuei, eta berrehun legoa eginen nituzkeela sokategi baten ez ikusteagatik! Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 114. orr.
-Eta zuk zer nahi duzu, laztana? -galdetu zion arranditsu, Rosierengana jiratzen zela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 418. orr.
Snapek ere maltzur irri egin zuen ziegan hara eta hona arranditsu ibiliz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 224. orr.
hitz arranditsu (3)
arranditsua zen (3)