Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arrandikeria iz arrandia gaitsezgarria.
Arrandikeriak eta ausarkeriak ondasunak suntsitzen: harroputzaren etxea suntsitua izango. Elizen arteko biblia Si 21,4
Eta hala ere, ez nuke nahi arrandikerian ibili, ezpada aurrerago topatuko dugun kontakizun lardatsa leundu. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 164. orr.
Baldin eta soberanoak hiritarrak ohitzen baditu ospe eta arrandikeriara, aginduen zorroztasunera, eta zapaldua sentitzen denaren kereila zuzen zein okerrak baztertzera, hiritarrek legeei baino beldur handiagoa izango diete magistratuei, eta hauek segurtasun pribatu eta publikoari komeni zaiona baino gehiago baliatuko dira beldur honetaz. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 113. orr.