Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrandia iz handikeria, handiustea; hotsandia, ospea.

Harro mintzatzen zen, mutil gazteen arrandia eta barre alaia zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 69. orr.

Andreasen arrandia hark sekreturen bat ezkutatzen zuela pentsatu zuen Norak, eta Andreas judua edo baionarra ote zen pasatu zitzaion burutik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.

Feofar miretsi zuten bere handitasunean, eta miraz ikusi zituzten haren emazteak, haren ofizial eta zaindariak, eta ekialdeko arrandia hura guztia, zerikusirik batere ez duena Europako ospakizunetan agertzen denarekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 310. orr.

Erakunde militar baten neurriko loria eta arrandia erabili beharko litzateke, jakinik ospea, herriaren sentimendu guztiak bezala, lotuago dagoela itxurari mamiari baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 85. orr.

Berlingo irakaslearen galdera bikoitzari erantzun ordez, arrandia hauspotuko dion jakin-mina agertu du: -Galde egiozu zure lagun turkoari nondik datorkion euskal pastoralei buruzko arreta.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 200. orr.

Ehiza trofeo haiek, gainerat, ez ote zuten aitaren arrandia eta banteria erakusten, menekoak are menekoago bihur zekizkion amoreakatik, ikuskizunaren ikusgarritasunaz...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.

Denak lagun dituela, mundu osoko jaun Aita santua arrandia handiz sartzen da Asis hirian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.

Zaroko elizan ospatu ziren ezteiak, ahal zen arrandiarik handienarekin, eta Bautistaren etxean egin zen gero festa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.

Ez, mihi eztitsuak beza arrandia zozoa milika eta belaunaren erro prest-prestak makurraraz losintxaren etekinera.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 121. orr.

Ordu arte sekula ikusi gabeko arrandiaz lausengatu zituen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 25. orr.

Ergel haietako ergelena, txoroflauta pikortatu lepamehe bat zen, kaskogaineko negargarri bat erakusten zuena arrandian, xingola ordez kordoi ziztrin batekin.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 227. orr.

Harik eta, mila bederatziehun eta hogeita hamabostean, birraitona arrandian hasi zen arte harrobia itxi zieten hargin batzuen aurrean; orduan eman zioten jipoi izugarriarekin hil egin zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 18. orr.

Ouroana atzetik dator, oinez, inoren banitate eta arrandiaren aldeko zerbitzuak egiteari utzi dionari dagokion gisan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 380. orr.

Ez zen handikeriarik haren hitzetan, ez arrandiarik haren keinuetan, ez nabarmenkeriarik haren egiteetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 367. orr.

Lola, Balboren andrea, denbora batean leihoan edo Re Umberto hiribidean arrandiaz eta pauso luzeak emanaz ibiltzen ikusten nuen neska gorrotagarri eta ezin politago hura zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 244. orr.

Ez al nuen nik telebistako programa hartan arrandiaz eta nabarmenkeriaz jokatu, boteretsuek menpekoen aurrean sarritan egiten duten bezala, beren jarrera axolagabea hauentzako irain bihurtzen dutela?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 249. orr.

Xehetasun horiek guztiak halako arrandiaz eta halako trakeskeriaz zeuden trataturik, non irudiaren gainerakoarekiko harmonia perfektua zen: hain batasun zorrotza duen margolanik ez dut uste aurkitu dudanik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 239. orr.

Nekatu nintzen beren panparroikeriez eta arrandiez, ez nuen beren gustu txarreko umore matxista aintzat hartu.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 19. orr.

Baina Dubos abadeak historialari batentzat okerrak diren iturrietara jo du: poeta eta hizlarietara; sistemak ezin dira oinarritu arrandiazko obretan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 195. orr.

Ondra galdua nukeen -jarraitu zuen arrandiazko ahotsez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 109. orr.

Gaztela, El Escorial, edo arraza germaniarra, etab., hotsanditzeko haren hitzontzi epiko arrandiazkoak, bereziki.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 235. orr.

Fox-trot-en nota minberatuak herrenka ateratzen ziren ateetatik, bluesak, baltseak [...], jira eta bira, arrandiazko oroitzapenen ekarle.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 397. orr.

Ez hiri..., eta ez diat hori garaile-arrandian esaten, ez, ordea, nolabaiteko poz pixka bat gabe ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 209. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus