Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Se vende jartzen zuen lokala arrandegi izatera itzuli da. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 155. orr.
Arrandegia aipatze hutsarekin janguraren harra bihurka hasi zen lekukoen sabelean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 220. orr.
Guri sardina kiloa 0,25 eurotan pagatu eta arrandegian 3 eurotan saldu. Berria - Harian 2006-04-30
Orain arrandegian egiten zuen lan eta, dutxa azpian ordu osoa pasa arren, ezinezkoa egiten zitzaion ustel usaina gainetik kentzea. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 127. orr.
Nemesio arrandegiko zurgina izan zen urteetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 40. orr.
Atso zaharren bat sartzen edo irteten zen elizatik; neskak gora eta behera zebiltzan, oinez edo bizikletaz, plazako dendetatik arrandegira. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 109. orr.
Kiloa 13 euroan saldu dute arrandegietan. Berria - Ekonomia 2006-04-19
"Hori da hori maitasuna!", oihukatzen zuten arrandegietan etxekoandre eta jubilatuek, zapo eta bixiguen aho irekietatik soilik irten zitekeela zirudien harridura bozgoratu batez. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 70. orr.
Itzuli batzuk egin zituen arrandegi, harategi, fruitu eta barazki postuen artetik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.
Zakarra astean behin ateratzen zen auzoan, eta, orduan ere, poltsa triste batzuk baino ez ziren egoten Arrandegi kalearen kantoian. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 162. orr.
Auzotarrek begi onez ikus litzakete epizeria bat, arraintegi bat eta haragitegi bat, prentsa saltoki eta diru kutxa bat ere berdin, zergatik ez? Herria 2002-07-18
Olio-ozpinezko arrandegi bat ere bazen -Buenetxeatarrena-; hango produktu gaziek eragintzat jo beharko dugu, partez behintzat, gudariek sentitzen zuten egarri ase ezin hura. Askoren artean «Rataplan» - 31. orr.
Eta okindegi, harategi eta arraindegi koxkorrak bisitatzen ditut; baita prentsa saltzen duen papertegia ere. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 214. orr.
Bazegoen hamabi urteko alabarekin joaten zen emakume bat, auzoko arrandegiko saltzailea, potolo berritsu alai huraxe, noski, beltzarana. Berria - Kultura 2004-08-22
Erakustuna, frutadenda ondoko arrandegiko jabearen iloba, Charly baino lau-bortz urte zaharragoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.
Barnean badago arraintegi bat hotza 40 metro karratukoa. Herria 2003-09-11
Bankako arraintegia, Urepeleko gasnategia, Aldudeko gazitegia, Kontrabanda erakustokia, Ihizikoa, Aldudarrak bideo eta bertze. Herria 2004-10-14