Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arranda iz ipar errenta.

Besta berritako prosezione hori gelditzen da gibeleratekoan Irauzketa deitzen den etxe hortan, hori baitzen Luzaideko lehenbiziko Eliza eta ospitalea, lehenbiziko lurrak irauli artean, hor ziren ordaintzen Elizari diezmos deitzen zen arranda hori, etxe eta azinden gainean.  Herria   2001-06-28

Garai hartako sos kopuru haundia baitzen 6 dukadoko arranda hori, deliberatu zuten erdirat jeustea azindadunen arranda hori, bestenaz azinden saria laster joanen zela arranda ordaintze hortan.  Herria   2005-11-03

Hervé Gaymard minixtroa, gobernuko diruzain handia, gaitzeko etxe ederrean bizi zela, bi bizitegi zabal batetaratuak izanik, orotarat sei ehun metro karratuko eremua, berak sos bat pagatu gabe, estatuaren gain, erran nahi baita gure gain, hilabetean hamalau mila euroko arranda-saria! Hamalau mila euro ez da gero sos bat!  Herria   2005-02-24

Haurraren hazteagatik, sos poxi bat amari emateko, bosgarren estai trixte honetan nago, ahal bezain arranda ttipia pagatuz eta jan-tornu gisa ez dut ardurenean ogitarteko txar bat baizik hartzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 124. orr.

Ehun bat bizitegi eginen dira sozial-mailekoetarik, jendeak arrandan hartzeko.  Herria   2003-12-11

Aurten hasiko dira etxegune berri baten muntatzen, sozial-maileko 150 bizitegiren egiteko, batzu arrandan hartzeko izanen direnak, besteak aldiz hartzaleak emeki emeki beretzen ahalko.  Herria   2004-01-08

Azken hilabeteetan Angeluko seroretan izanki, oso gaizki osagarri aldetik, eta prefetak ordezkari bat igorri zion 6.000 liberako arrandaren truk demisionea eman zezan eskatzeko.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 25. orr.

Batek beste aloiamendu bat xekatuko du, beste biek diren tokian segituko dute bainan arrandaren parte bat beren sakelatik ordainduz.  Herria   2005-02-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arranda hori (3)

arrandan hartu (3); arrandan hartua (3); arrandan hartzeko (6); zahar arrandan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus