Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sarritan pentsatu dut sakon-sakonean P. basajende horietakoa zela, ehiztari hutsa; ehizara doanak ez du eskopeta hartu besterik egin behar, edo, hobe, azkona eta arranbela, eta oihanean barrena sartu: arrakasta zein porrota, beraren ez beste inoren baitan daude. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.
Bidaurreko Corbaran jauna, Nafarroako jauntxorik aberatsena da, eta bere gisako barrengaizto askorekin batera, mugaz haruztik bota du eguna, Learza eta Matxalako zenbait etxetan kupelak irauliz, jantziak ohostuz, jendea inolako gupidarik gabe bertan garbituz, eta azkonak, arranbelak, labanak eta zernahi gauza lapurtuz. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 133. orr.
Hala nola, eskerronezko bestak, xabalina jaurtiketak, zaldizkoen edo oinezkoen itzaleko gudukak, herensuge edo armagizon itxuradunekin, elkar joz beso batean beste besoan baitute min hartzen, ariketak arranbelekin, baleztekin, masailekin, pilotan, borrokan, lasterkan jokatuz, zurezko borobilak eskuz, mazoz edo mailuz bultzatuz, Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 106. orr.