Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arramoldatu, arramolda(tu), arramoldatzen du ad ipar birmoldatu.

Zonbat etxetan ezarri ote du argia bai eta ere elektrikarekin erabiltzen diren errementak moldatu eta arramoldatu!  Herria   2005-11-24

Akize, Baiona eta Tarbesek diosesa bakar bat egin zuten Napoleonek Frantziako eliza arramoldatu zuelarik konkordatu baten estakuru.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 14. orr.

Bainan oroz gainetik gure herriko korala eta musika ditu arramoldatu eta edertu.  Herria   2004-02-05

Etxea arramoldatuko dute, hein bat goraturik, nahiz goratze hori ez den denen gostukoa, hiru bizitegi eginen gaineko aldean, saltegi bat eta aparkaleku batzu azpian.  Herria   2004-11-18

Turismoa behar litake arrunt arramoldatu nolazpait.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 148. orr.

Behar-orduak ez direlakotz batere lehengo hek berak, jandarmek arrunt arramoldatu dute beren sarea eta azken denbora hotan aintzina arramoldatzen ari.  Herria   2003-11-20

Xede horietarik batzu arramoldatuak izan dira jadanik.  Herria   2004-06-24

Alderdiak bere begitartea berritu du, hala nola "Iguzki lore" agerkaria arramoldaturik eta Web gune arrakastatsu bat idekirik.  Herria   2001-10-25

Zubiaren puntako itzulgunea arrunt arramoldatzen ari baitute, zabaltzen eta edertzen.  Herria   2005-05-19

Gainerat gure biltokia arramoldatzen lotuak direla eta molde berean ezker pareta.  Herria   2001-09-06

Bigarrenik, elkartasun handiagoa bermatzeko xedez, legea arramoldatzeko proposamenak eginen dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Deliberatzen du uhasteek urte oroz eremaiten duten Someder zubiaren azkarkiago arramoldatzea, herri horek bertze herrialde batekin loturak ukaiteko.  Herria   2005-12-22

Aspaldian, hogoita-hamar bat urte huntan segurik, aipu da xoko horren arramoldatzea.  Herria   2004-02-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arramoldatu behar (3); dena arramoldatu (3)

horren arramoldatzea (3)

arramoldatzen ari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus