Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrakastatsu izond arrakasta handikoa, arrakastaz betea.

Eta, aria zail baina beti arrakastatsu bat ondo abestu berri duen artistaren antzera, eseri, hatz bustiak atorran lehortu, eta bere buruaz harro begiratu zien aretoan zeuden guztiei.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 45. orr.

Egia esan, ekimen arrakastatsu horretarako ezin izan zen egoitza aproposagorik aukeratu, besterik ez bada ere, Antzoki Zaharra arimaz beterik dagoelako.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 135. orr.

Inoiz egia esan ez dudalarik, ez dakit zer plazer eman dezakeen gezur arrakastatsu batek.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 108. orr.

Arrakastatsua izan dadin izerdia eta burua beharko ditugu.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 317. orr.

Orduko telekomedia arrakastatsuren batean zer edo zer lortuko ziola Pacok agindu, eta gauza zen hartan sinetsirik hilabetetan bizitzeko, zorioneko deia noiz jasoko zain.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 17. orr.

Hiruna liburu aski arrakastatsu zuten argitara emanik; eta hori, poesiaz ari garelarik, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 35. orr.

Ez zen inola ere haiek pentsatua zuten iritsiera arrakastatsua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 67. orr.

Hala ere aurtengoa "orain arteko ekitaldi arrakastatsuena" izan dela adierazi du Miguel Martin Jazzaldiko zuzendariak.  Berria - Kultura   2004-07-30

Aroa alde, aski arrakastatsuak izan dira aurten ere Donibane-Ziburuko estropadak.  Herria   2004-07-08

Confebaskek LBHren garrantzia aldarrikatzen duenean, ez da lehenengoez ari, baizik bigarren alor arrakastatsu horietaz.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 33. orr.

Milenioaren hasiera hau arrakastatsua, oparoa eta zoriontsua izan da guretzat.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 264. orr.

Baina oso gutxi falta izan zuen arrakastatsua gertatzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 14. orr.

Ez, hala ere, oraingo merkantzia arrakastatsu eta iragankorren ohiko abiadura azkarra, baina bai bertsolaritzaren mugimendua ausartzen den adinako abiadura.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 62. orr.

Gizartean ate guztiak zabalik zituen gazte arrakastatsua gizarteko baztertuen aldera igarotzen da oso-osorik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

Hagridek goibel samar zegoela ematen zuen, eta haren lehenengo eskola arrakastatsua izatea nahi zuen Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 95. orr.

Baina zer kontatuko dizut zuri, atomoaren egitura arrakastatsu bat proposatu zenuen eta!  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 194. orr.

Hastapenean ez zen oparotasunean ibili, baina negozio arrakastatsuak izan zituen Lehen Mundu Gerran, eta bigarrenean onurak are handiagoak ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 90. orr.

Hamaika aldiz arrakastatsu bide izandako jarrera harturik hurrengoaren zain gelditu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.

Liburua argitaratzen da eta aski arrakastatsu gertatzen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 50. orr.

Baina oztopoak oztopo eta zailtasunak zailtasun, borda txikietan ere gauzatu ahal izaten dira iraultzak, eta batzuetan, gainera, arrakastatsuak izaten dira emaitzak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 14. orr.

Baina hondarrean, hamabost axola, gasna arrakastatsuen ontzeko gaitasuna ukatzen ez zioten bitartean!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 130. orr.

Hiru sasoi horiek arrakastatsu suertatu ziren eta haiekin lotutako ospakizun eta koarta-tenporak ere bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 96. orr.

Edo orain arte bideari dagokionez soilik huts egin baldin badugu, zein iragarpen erabil dezakegu, berriro ere bilatzeari ekinez gero, geure aurrekoak baino arrakastatsuagoak izango garela itxaroteko?  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 25. orr.

Dessert storm (Basamortuko ekaitza) operazioa oso arrakastatsua gertatu zen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 26. orr.

Badirudi - gazte garaietako usteak nolakoak diren jakinez - Lázló - Bíróren asmoa zela medikuntzako ikasketekin batera hipnosi-saio arrakastatsu haiek tartekatzea eta bateratzea, eta batak bestea baztertu gabe biak aurrera eramatea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 21. orr.

Gero, baina, droga utzi eta gizon oso arrakastatsua egin zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 161. orr.

Urteetan ahalegindu izan balira ere, Bain-darrek ez zuketen ondorio arrakastatsuagorik lortuko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 57. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus