Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arrakastadun izond arrakasta duena.
Horrek ez du balio, jakina, jendaila txepelarentzat, zeren jendaila txepelak errespetu edo beldur sakratu batekin onesten baitu arrakastaduna eta, txepelkeriaren gaindiduran, zorionez -zorionak emate ustelez- janzten, deskuidatu ezkero. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.
Arrakastadunari merkatuko zenbaki sariduna egokitzea besterik ez zaio gertatu, egia, baina... "zerbait egingo zian, ezta?". Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 92. orr.
Arrakastadunari gaizki begiratu behar zaio, eta gaizki begiratzen zaio. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 92. orr.