Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrakasta (ETCn 59.146 agerraldi; orobat arrakesta g.er.) 1 iz ekintza, erabaki edo gertaera sail baten ondorio ona; nahi edo desiratzen dena lortzea.

Arrakasta eta arrastaka hoskideak dituk.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 110. orr.

"Miloi bat umeren arrakastaren ama" izan denaren poza sentitu ei du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 83. orr.

1936, amets baten oroitzapena, berak sekula imajinatu ez zuen arrakastak eragindako harridura eta luze iraungo ez zielako segurtasun etsitua, aldi berean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 31. orr.

Arrakastaz ere hil daiteke.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 56. orr.

- Flandrian baduzue arrakastarik, euskaldunok! -zirritu egin dit, maltzur, eskumako begia.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 188. orr.

Erabateko arrakasta bildu zuen Jules Vernek bere eleberrietan geografia eta zientzia jorratuz; baina bide luzea ibili behar izan zuen horra iritsi aurretik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 10. orr.

Baina esperientziaz badakigu, arlo honetan orain arte izan diren saioek ez dutela inolako arrakastarik izan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 103. orr.

Horretara ezkero, sinesmena galdu samarturik nengoen nire lapurgaiak merkatuan izan zezakeen arrakastaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.

Lola erraz askatu da, baina gizona ostikoz jotzeko egin duen saioak ez du arrakastarik izan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 23. orr.

Buruzagien ideiak esku suhar askori eta jardun sutsuari esker burutuko ziren gero, eta ekimenaren arrakastaz, nik ere ikus nezakeenez, zalantza gutxi.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 116. orr.

Ni baino idazle handi eta sariztatuagorik hurbiletik eta arrakastaz interesatu zaionez gero, ez dut hemen behirik, are gutxiago euskal behi erorik aipatuko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 54. orr.

Hiru, arrazoia, zioa, hilketa-eragingarria: idazle bat garbitu zuen bere arrakastaren bekaitz zegoelako, eta gainerakoak ikertzaileen lana nahasteko...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 114. orr.

Horregatik ez balitz, ez litzateke ezertan nabarmenduko, ez du inoren arretarik pizten, itzala bera baino hutsalagoa dirudi: Peru batek nekez lortzen du arrakastarik ezertan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 212. orr.

Horretarako luzaro bizi behar izan badu ere, ospearen eta arrakastaren eztia ondo dastatu eta gozatuta hil baita Orioko jenio handia, bere jenialtasunaren handiaren eta jendearen mirespen ez txikiagoaren jakitun, sarraskizaleak gorabehera eta museoak museo.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 171. orr.

Sekulako arrakasta izan zuten, batez ere gazteen artean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Umearen ezpainek titi puntak bilatzen zituzten goseti, arrakastarik gabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.

Emakumeak tratatzeko garaian, haiekin arrakastarik ez duen gizonak bezala jokatzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 202. orr.

Saiatu dira, bestalde, euren jarrerak eta egiturak beste hiri batzuetara eramaten, arrakastaz.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 25. orr.

Orain diot; orain, inork arriskutsu dela ukatzerik ez daukan plan bat arrakastaz burutu dudan honetan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 71. orr.

Bizkaian berean zuen izan, lehenbizian, bi anaien deiak arrakastarik handiena, gero oihartzuna heldu zitzaien gipuzkoarrei eta urrunago nafartarrei, Lapurdiko edo Zuberoako istudiante batzuei, bai eta Ameriketako bertsolariei.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 31. orr.

Bahekien Ina bezalakoen artean heukan arrakastaren berri, ordea, eta horregatik gustura eta seguru aritzen hintzen beraiekin, beste batzuekin ez bezala.     «Bizia lo», 2003 - 116. orr.

Baina, ez dudarik izan, beirakien dendan ontziak eurak ere zure arrakastaren alde aritu ziren.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 112. orr.

Gero kostaldeko presoen, ikastolaren edo errefuxiatuen alde muntaturiko dantzaldietara lehiatzen ziren, neskaka, usu arrakastarik gabe.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 15. orr.

Ateraldien arrakastaz oharturik, Arros ausartago jokatzera deliberatu zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 228. orr.

Hizkera eredu batek gizartean arrakastarik izango badu, bizirik egon behar du, eta zenbat eta bizitasun handiagoa izan, hau da, zenbat eta hiztun gehiagok erabili, orduan eta hobe.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 32. orr.

Espainiar agenteak bazekien Troncoso ez zela gehiegi kezkatuko: Del Valleren bihozkadetara ohitzen hasia zen, nonbait... eta, seguruenik, Del Valleren arrakastetara ere bai.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 85. orr.

Nik uste dot apur bat saltseroa izateak bere baeukala zerikusia haren arrakastan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 39. orr.

Orduan, bere herrialdeko gotorlekuak hartzera joango da, baina arrakastarik gabe; bertan eroriko da, eta arrastorik ere utzi gabe desagertuko.  Elizen arteko biblia   Dn 11,19

Azken bolada hartan, gainera, edozein aitzakia zuen on zurrutari ohi ez bezala emateko - nire taldearen garaipenak eta nire arrakastak, esate baterako -, eta horrek are lasterragotu zuen prozesua.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 95. orr.

Behin baino gehiagotan, neure arrakastak eragindako zalantza gordinak harrapatzen ninduenean, Mendiondoren lagunartea bilatzen nuen, aldartea alda ziezadan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 46. orr.

Liburuaren arrakastak -edizio mordoa egin zen, eta itzuli eta hedatu Europa guztian- gizon ospetsu bihurtuko du Beccaria, eta erreferentzia saihestezina izango da edozein eztabaidatan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 9. orr.

Atatürk jenerala izan zen arrakastaren giltza, berak gidatu baitzuen greko, kurdu eta armeniarren aurkako borroka, aliatuek Turkiaren gaurko mugei onespena ematea lortu zuen arte.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.

2 (izenondoekin)

Eta, zer gertatu zen gero, zerbitzariarekin izandako arrakasta sekulakoaren ostean?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 125. orr.

Egunkariak zioen Dominiqueren arrakasta itzelaren ondoren era guztietako nahigabeak ezagutu zituela bere ordena erlijiosoaren barruan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 29. orr.

Liburu pollita eta herrikoia, arrakasta ederra merexi lukeena.  Herria   2004-05-27

Mendi-maratoiek gero-eta arrakasta handiagoa daukate urtetik urtera.  Herria   2003-06-19

Nekez lor zezakeen instituzio honek arrakasta handiagorik dituen baliabide guztiz urriekin.  Askoren artean   «Rataplan» - 35. orr.

Egiazko arazoa, horrelako idazki baten arrakasta "intelektualak" planteatzen duena, erakusten dituen eskemena da pentsamenduaren historia modernoa irakurtzean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 182. orr.

Marxismoaren "ikuspegi orokorra" ez du gogoko Liburu Zuriak, baina honen arrakasta aparta azaltzeko orduan, Alderdiaren garrantzia luze jasotzen du, Leninen eta Stalinen aipamen ugariz hornitua.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.

Hurrengo urtean, ordea, arrakasta ikaragarria bildu zuen istorio berak, liburu gisa agertu zelarik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

Edonola ere, begirunea genion eta begirunez tratatzen gintuen. "Askotan, arrakasta komertzialak ez du balio artistikoaren neurria ematen", esatea gustatzen zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 109. orr.

Nire kasuan gainera, are justifikatuagoa iruditzen zitzaidan Victoria gorteiatzeko izkribu bidea erabili nahi izatea, kontuan izanik pare bat urte lehenago eta zirkunstantzia bertsuan lau lerro laburren bidez Eugeniarekin ustez lortu nuen arrakasta neurrigabea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 69. orr.

Baina hortik letorke arriskua eta arrakasta komunikatiboaren porrota.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 19. orr.

Arrakasta argia izan zuen ikasleen baitan, hauek orotan eta beti eskerrak bihurtzen zizkioten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 19. orr.

Inork uste ez duenean, arrakasta betean, itxura guztien kontra, beren buruak trenera jaurtitzen dituzten horien sendian sartuko nintzela etorri zitzaidan burura pare bat egun lehenago.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 36. orr.

Koldartuta dabiltza eta egiazko intelektualen lehenengo legea ahazturik, hit-paradeetako arrakasta hutsalarekin nahasten dute euren zeregina.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 37. orr.

Paradoxaz, arrakasta txiki haiek areago gaiztotu zuten egoera, Fernandok antikuario batek bezala jokatzeko eskatzen baitzidan, hots, liburu haiei antigoaleko objektuen gainprezioa eransteko; baina ni ez nintzen horretara ausartzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 238. orr.

Beldurrik gabe esan genezakeen osabarentzako prestatutako ezustekoak arrakasta osoa izan zuela.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 136. orr.

Vila-Matas aurkeztu izan zaigu, inoiz, gutxika-gutxika, lan itzela egin eta gero, arrakasta erlatiboa lortu duen idazle horien paradigma bezala.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 135. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

arrakasta badu (7); arrakasta bera (10); arrakasta bildu (18); arrakasta bildu du (8); arrakasta biltzen (10); arrakasta du (8); arrakasta duen (9); arrakasta ederra (71); arrakasta ederra bildu (13); arrakasta ederra ukan (23); arrakasta edo porrota (7); arrakasta eman (7); arrakasta gaitza (58); arrakasta gaitza bildu (9); arrakasta gaitza ukan (15); arrakasta gehiago (27); arrakasta gehien (11); arrakasta guti (8); arrakasta handia (228); arrakasta handia izan (81); arrakasta handia lortu (26); arrakasta handia ukan (25); arrakasta handiagoa (22); arrakasta handiarekin (15); arrakasta handiena (12); arrakasta handiko (23); arrakasta handikoa (7); arrakasta handirik (28); arrakasta handirik izan (14); arrakasta handiz (49); arrakasta haundia (27); arrakasta hori (14); arrakasta ikaragarria (9); arrakasta ikusirik (8); arrakasta ikusita (13); arrakasta itzela (19); arrakasta itzela izan (7); arrakasta izan (198); arrakasta izan du (30); arrakasta izan duen (10); arrakasta izan dute (14); arrakasta izan zen (8); arrakasta izan zuen (53); arrakasta izan zuten (9); arrakasta izanen (7); arrakasta izango (41); arrakasta izatea (19); arrakasta izateko (38); arrakasta izaten (18); arrakasta izaten ari (8); arrakasta izugarria (11); arrakasta lortu (51); arrakasta lortu du (10); arrakasta lortu zuen (12); arrakasta lortuko (11); arrakasta lortzeko (31); arrakasta lortzen (11); arrakasta ona (8); arrakasta pollita (30); arrakasta pollita ukan (13); arrakasta ukan (33); arrakasta ukan du (17); arrakasta ukanen (7); artean arrakasta (11); aurten ere arrakasta (7); badute arrakasta (15); baina arrakasta (14); baino arrakasta (20); baino arrakasta gehiago (9); batek arrakasta (13); bere arrakasta (10); betiko arrakasta (12); egundoko arrakasta (7); erabateko arrakasta (10); ez du arrakasta (8); gaitzeko arrakasta (32); gaitzeko arrakasta ukan (8); gero eta arrakasta (17); guziz arrakasta (9); haren arrakasta (10); holako arrakasta (10); horrek arrakasta (17); horren arrakasta (10); ikaragarriko arrakasta (7); izan du arrakasta (14); izandako arrakasta (10); izugarrizko arrakasta (11); lortutako arrakasta (10); nolako arrakasta (12); sekulako arrakasta (45); sekulako arrakasta izan (12); sekulako arrakasta ukan (8); sekulan baino arrakasta (7); ukan du arrakasta (10); ukan dute arrakasta (15); urte guziz arrakasta (7); zer arrakasta (15)

izandako arrakastak (7)

arrakastaren gakoa (7); arrakastaren giltza (11); arrakastaren ondoren (8)

arrakastarik ez (11); arrakastarik gabe (29); arrakastarik gabeko (10); arrakastarik handiena (13); arrakastarik izan (57); arrakastarik izango (16); arrakastarik lortu (10); ez du arrakastarik (12); ez zuen arrakastarik (16); inolako arrakastarik (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus