Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrakadak dira belarrietan, sudurrean, bekainean edo titi puntetan eginiko zuloetan kateatzen direnak, ez belarritakoak.Oso noizean behin erabiltzeko arrakada dotoreak. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 35. orr.
"Arrakada handiak, eta ilea gorriz tindatzea ere!" pentsatu du, aurreraxeago beroki lodian bilduta doan andre edadetuari erreparatuta. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 37. orr.
Urrezko hiruki txikiak eta arrakada luzeak belarrietatik dilindan, zilarrezko uztai nielatuak lepoaren bueltan, harribitxizko katea bikoitzak beso-hanken inguruan, perlez, turkesez eta kornalinez nahasitako zintzilikario aberatsak txirikorda luzeen muturretan dar-dar. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 316. orr.
Tratulariak esku batez belarrietan zituen urrezko arrakadekin soinu egin zuen, arduraturik; etxeko nagusiak zizpa armatua atera zuen kasakapetik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 128. orr.
· Ezker bekaineko arrakada zoragarri gelditzen zaiola. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 139. orr.