Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arraitu, arrai(tu), arraitzen da/du ad alaitu.

Eta napolitarra arraitu eta alegeratu egin zen ikusi ninduenean, zeren, kantatzen ari zelarik, keinu abegikor bat egin baitzidan. haien bekaizgoak harrotu ninduen oharkabean eta, harroaldiarekin batean, arraitu eta hantu nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 271. orr.

Eta soinu arrai haiek arraitu ninduten ni ere hatsarrean, baita goibeldu ere handik gutirat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 364. orr.

Zeharkatu zutelarik, egun argiak arraitu pasabide batetik jarraitu zuten.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 78. orr.

Eta hura ene bozkarioa!, zeren Elbirak arraitzen baitzidan bihotza eta arraitzen zidan begia...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 328. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus