Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arraitasun iz alaitasuna.

Gogorat datozkit Indietan ezagutu nituen indiar haiek: ez zekiten skribatzen, ez irakurtzen, baina arraitasun eta bizipoz hura zuten, hain handia, hain betea eta hain barnekoa, non baitzirudien ezen, deus ere ez zekitelarik, guztia zekitela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 34. orr.

Arraitasuna tristura baino hobeki disimula daitekeela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 280. orr.

Putzu bat zegoen tokiraino, non jauzika hasi bainintzen, plisti-plasta eta plisti-plasta, arraitasunak eta plazentziak horditurik banengo bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 93. orr.

Badaki sorrarazten duen arraitasunaz neurriz gain ez baliatzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 67. orr.

Askatasun honek, gizakiaren arraitasunaz eta zeruaren handitasunaz nahaste, badu bere grazia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 67. orr.

Arraitasunez agurtu ninduen bere etxe aurrean, eta barkamena eskatu zidan zerbait edatera ez gonbidatzeagatik.  Berria - Kultura   2004-08-29

Eta malko bat isuri zitzaidan, bozkariozko eta arraitasunezko malkoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 99. orr.

Deitoratu dut orduan haren bazterraldia, mania bat zirudielakoan, eta saiatu naiz neure liskar ttipiari arraitasun doi bat eransten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 395. orr.

Abiatu nintzen neure buruz Pisako kaleetan barrena, eta arraitasun oso batek hartu ninduen arras, goiti-beheiti.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 278. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus