Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Duela mende laurden bat oraino, hamabost baxurako ontzi bazeuden Mutrikun, arraintza zelarik herriko jende askoren lanbidea. Herria 2003-01-14
Urtarrilaren 31n, larunbat aratsez, Atherbea liburutegian, mintzaldi-elgarrizketa, Pain senar-emaztek eskainirik, balearen arraintzaz. Herria 2004-01-29
Berek galdegiten zuten antxoaren arraintza 2006 eko urte guzian debekatzea arrainaren geroa salbatzeko. Herria 2005-12-29
Gogoari eman dute beraz behar zela heientzat arraintza ttipitu, bai eta kendu itsasuntzien. Herria 2002-12-26
Arraintzak ere garrantzia handia du, arraina dutelarik elikagai nagusia irrisatik landa. Herria 2004-06-03
Orain ez dira hainbeste ikusten arraintzako tresna horiek eta bi hitz merezi dute. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 29. orr.
Ernest Hemingwayk Gregorio Fuentes ezagutu baino lehen entzuna zuen agure arrantzale bakartiaren eta arraintzarraren berri. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 318. orr.
Omenaldi pozgarria hor zeuden guzientzat, bainan arragurak ere ez urrun, arraintzaren etorkizunari begira. Herria 2003-07-24
Hego Lapurdin, arraintza sailetan, Departamenduak 12000 euro bozkatu ditu arrain izarkari baten erosteko Donibane / Ziburuko portuan; Surf Casting arraintza lehiaketa Hendaiako ondartzan. Herria 2005-11-10
Maiatzean buru beharri sartuko da bi lehiaketetan: Euskadi/Akitania deituan eta "Arraintza portuen lehiaketan". Herria 2003-05-01
Donibane Lohizunen bost arraintza ontziren berritzeko 154 000 Euro. Herria 2004-10-14
Gero, itsas bazterreko bidea hartu dugu, hondartza eder batzuen artean, ikusiz, golko ttiki batzuen barnean, arraintza untzi, leihor eta uda leku ainitz. Herria 2001-06-07
Izokin arraintza arras gostukoa dutenak badira. Herria 2003-07-31
Izokin arraintzari doakionez, 75 izokinera mugatua da, ez bat gehiago, eta izokinak gutienez 40 zentimetrakoa behar du. Herria 2003-03-20
Ortzirale aratsaldeko 6.30etan, Baionan, Eusko Ikaskuntzaren egoitzan, Manex Pagolaren hitzaldia angula arraintzaz Aturri ibaian. Herria 2005-12-08
Islandian balea arraintzan berriz hastera doatzi abustu hontan. Herria 2003-08-14
Etxe edo egoitzak izan ziren 98.525 osoki suntsituak edo hurbil, orain 20.000 dira berriak eginak, hots, bostetarik bat doi doia Sri Lankan berean, eta lanbideak, eta itsas-arraintza eta besteak araberan. Herria 2005-12-29