Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arraintxo 1 iz adkor arrain txikia.

Arraintxo hori saldotan bizi ohi da, eta talde bakoitzak ar dominante bat bakarra izan ohi du.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 129. orr.

Han arroken azpian salabardoaz arrain txikiak harrapatzen genituen, mareak behera egitean putzuetan mugatuta geratzen ziren arraintxoak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 124. orr.

Hausnartzearen poderioz, putzua itsaso bihurtu zen, eta arraintxoak tiburoi eta balea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 77. orr.

Nik zu zaitut maiteago arraintxoak ura baino.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 169. orr.

Olatuek ilargia baino maiteago zaitudala esatera etorri natzaizu, arraintxoek ura baino maiteago.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 322. orr.

Karramarroak eta arraintxo ondo xigortuak ipini inguru guztian, eta esperlano-okela xehatua tartekatu hor-hemen, eta onddoak, errefauak, tipulak azenarioak, babak..., txiki-txiki eginik dena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 438. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aurrean eta ur-ertzetik gertuen, arraintxo txikienak zeuden, hauen atzean erdi-tamainakoak, eta atzerago, ura sakonagoa zen lekuan, arrain handienak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1018. orr.

Bazituzten arraintxo banaka batzuk ere; Jesusek bedeinkazioa esan, eta haiek ere banatzeko agindu zien.  Elizen arteko biblia   Mk 8,7

Gauak olatu handien modukoak ziren etxeen kontra jotzen, arraintxo itsuen atsekabearekin bizi ginen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 118. orr.

Oinetakoak haitz gainean utzi eta saretxoaz atzematen genituen koloretako arraintxoak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 124. orr.

Arrainontziko ura saloi osoan hasi zen zabaltzen eta barruan zeuden koloretako arraintxoak urduriki hasi ziren mugitzen, batera eta bestera eroki, banaka-banaka hiltzen joan ziren arte.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 33. orr.

Molly eta Charlie eta hirurok errekan behera joanak ginen arrantzara, arraintxoak harrapatzera, edo amuarrain marroiak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 55. orr.

Arrainek Bego maite dute: kanabera jartzen du, lo gelditzen da eta arraintxoek haientzako jarritako gozokiak jaten dituzte; alde egiten dute gero.  Berria - Gaiak   2006-02-07

Uretara bota genituen harrapatutako arraintxoak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 126. orr.

Karramarroak eta arraintxo ondo xigortuak ipini inguru guztian, eta esperlano-okela xehatua tartekatu hor-hemen, eta onddoak, errefauak, tipulak azenarioak, babak..., txiki-txiki eginik dena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 438. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus