Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrainontzi iz arrainak harrapatzeko itsasontzia.

Arrainontzi bat urre-arrainez betea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 169. orr.

Beso batekin kolpatu egin zuen baldatxo baten gainean zegoen kristalezko arrainontzia eta hau lurrera jausi eta hamaika puskatan txikitu zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 33. orr.

Orduan, hegatsa astindu eta buelta ematen zuen, arrainontzian zehar joanetorri batzuk egiteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 316. orr.

Bisigu pare ederra ginen; akuariumeko arrainontziko bisigua, eta bisigu horri, arrainontzitik kanpotik, begira dagoen bisigua.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 111. orr.

Irakasle gela pixka bat aurrerago dago; arrainontzi baten antzekoa da, aluminiozko egitura batek korridore zabalari lapurtutako espazioa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus