Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrain 1 iz (ETCn 56.905 agerraldi) animalia ornoduna, uretan bizi dena eta hegalak dituena, arnasa zakatzen bidez hartzen duena.

Arraintzak ere garrantzia handia du, arraina dutelarik elikagai nagusia irrisatik landa.  Herria   2004-06-03

-Adiskide gazte, halako izen batekin hemen negozioetan aritzeko, ur handitako arraina izan behar zenuke.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 123. orr.

Eskatuz gero, Senpek beti asmatuko duela arraina ekartzen.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 96. orr.

Halere, ur-hegiak jateko hautak diren arrainez estaliak dira, baina ez dira bertze itsasoetan bezalakoak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 73. orr.

Zoriontsua naiz, zoriontsua guztiz eta erabat, nola arraina uretan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 195. orr.

Gure begien azpian Ze ibaiko urak igarotzen ziren; harkaitzez eta zurrunbiloz beteriko ibaia zen, arrain ugarikoa.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.

Arrainak zituen urmaela zen, eta iturritzat hartu nuena estatua bat zen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 220. orr.

Orienteko apoteosia, aizu: karilioi eolikoak, ispiluak, bionboak, portzelanak, buda zoriontsuak, koloretako arrainak... hitz batean, Txinako astea Corte Inglesen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 135. orr.

Zuhaitzei buruz ere mintzatu zen, nola Libanoko zedroez hala horma-harrietan ernetzen den itze belarraz; orobat, abere, hegazti, narrasti eta arrainei buruz ere.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,13

Eta itsasoko arrain guztiak bilduta ere ez.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 200. orr.

Halatan, ondoko ekintza ugarietan arraina uretan bezala zebilen: eliza, banku edo posta-bulegoak erasotzen zituzten, autoz desagertzen ziren eta gaua Pigalleko putetxean bukatzen zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.

Intelektualki edo razionalki, halaxe arraina sareetan, problemak berdintsu atrapatuta gaude denok: biolentziaren izugarriak, balioak erlatiboak direlako horrekin inor ez gaitu lasai uzten.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 62. orr.

Ibaian arrain ugari egoten da: zarboak, tenkak, lutxo jatunak, karpa zilarkarak, perka hegalgorriak, aingira irristakorrak eta, batzuetan, lanparda txikiek zirikatuta, gaizkata sendoak ere igotzen dira ibaian gora, batzuk ehun eta berrogeita hamar kilokoak eta gehiagokoak ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Batak arrainik jan nahi ez, besteak frutarik edo esnerik probatu ere ez, beste bati gaztak botalarria egiten, eta jateko adina xelebrekeria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 204. orr.

Pentsatu nuen arrainaren usain desatseginak ere izango zuela zerikusirik eltxoen presentziarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 193. orr.

-Usain ona du arrain horrek - esan nion.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 39. orr.

Arrainen eta narrastien arteko trantsizioa erakusten duen animalia baten fosila topatu dute Kanadako iparraldean, uretako eta lehorreko piztien arteko katebegi galdua .  Berria - Gaiak   2006-04-07

Kantauri itsasoak hegaluzearentzat ezinbestekoak diren bi baldintza betetzen ditu: batetik, janaria ugaria da, arraina bertan ase arte elikatzeko adinakoa.  Berria - Ekonomia   2004-08-12

Amuan katigatuta dagoen uretakoa, berdin arrain zein txibia, preso dago.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 182. orr.

Ohe inguruan jarri ziren gonbidatu guztiak eta arrainak bezala hasi ziren jaten.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 146. orr.

Sarri joan ohi gara arrainei so egitera.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 44. orr.

Hala, beraz, eta bi aldiz pentsatu gabe, otarre bat karramarro eta arrainez bete eta aldapan gora abiatu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 87. orr.

Biharamun goizean, auzoa, Bidegileneko Piarre, goixtiarragoa izanez, hurbildu zen errekara, Luro-ren pertoletan zeuden arrainak biltzen zituela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 29. orr.

Domingo Abaurre bere aita zenaren sare eta pertoletara itzuli zen, eta gazteluaren inguruko ur-zi-rripa guztiak arrainez hustu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.

Eta bazirudien harridura horren eraginez zabaltzen zuela ahoa, hatsanka, zianosiak urdinduriko ezpainak arrain baten modura biribilduta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 61. orr.

Hegazti batzuk bereziki hezten dituzte, uretara tximista bezala joan eta arraina atzeman dezaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 38. orr.

Arrainik handiena herorrek eraman duk, horratik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Arraina utzi dizuet gauerako.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 21. orr.

Sare pelagikoak, esaterako, ahalik eta arrain gehien harrapatzeko asmatu ziren, baina ez dago sarerik, ez pelagiko ez magikorik, arrainik gabe geratu den itsasoa atzera berriz arrainez bizi-berrituko duenik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 14. orr.

Nire esku utzi dituzte salgai horiek, eta zuk arrainetara botatzea nahi!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.

Basoko txerrikiari; eltzeko janariari; garrangako arrainari; azukre-kanaberari, euriari eta aulki kulunkariei.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 155. orr.

Dorpeena da egoera latza delarik, ekaitza, denbora txarra, hotza... eta ez arrainik atzemaitea...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 62. orr.

Bai, egun bizi dugun etorkizun honen zaporea ere - egungo sagar eta arrain askorekin gertatzen den antzera -, ez omen da garai batekoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 320. orr.

Arrain bat baino bustiago zatoz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 172. orr.

Amen altzoan mozten zieten haurrei lepoa, eta ume asko zatikatu zituzten, arrainak balira bezalaxe... eta ez zen izan naturaz kontrako heriotzarik jende hari eragin ez zitzaionik... ".  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 13. orr.

Han txabola bat egin zuen, eta baratzeko berdurak, arroza eta Siang ibaiko arrantzaleek emandako arrainak janez bizi izan zen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 161. orr.

Horko kiratsa, petrolioarena ez denean arrainarena, kiratsa da, gero.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 22. orr.

Fruta eta berdurak aspaldi amaitu zitzaizkigun, baita okela eta arraina ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 186. orr.

Preso harrapatutako guztiak CamagŸeyra eraman zituzten espainolek, oraindik oso ondo jakin gabe zein zen atzaparretan zuten arraina.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 130. orr.

Arrain hau harrapatzeko erabiltzen den erak garbi adierazten du bere lizunkeria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 162. orr.

Arrainak fresko iristen ziren portura eta berak arrainak garraiatu ohi zituen ontzietatik gurdietara.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 20. orr.

Txori kaiolatuak eta katu fereka zaleak dituzte gogoko zaharrek, eta txakur manaerrazak, eta arrainak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 39. orr.

Kupel batean dauden arrainei tiro egitea bezala, pentsatzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 146. orr.

2 (izenondoekin)

Ahalegin handirik gabe irentsi zuen amua arrain izerditsu eta gizenak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 132. orr.

Arrain eder bi bahitzeko aukera genuela komentatu zuten nire ondoan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 268. orr.

Arrain fresko bakarra igelak ziren, gauza barregarri samarra, elikagai gisa hartzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.

Eguzkipean eta sobera ur izan gabe, irensteko zailak dituzue arrain gatzatuak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 126. orr.

Burua goratu duenean pasabide zintzilikarian geldirik daudenei begiak tinkatu dizkiela irudi lezakeen arren, laster ezagun da arrantzalearen begietan oraindik uraren uhinak eta izarniadura islatzen direla eta arrain iheskor baten itzalak estaltzen diola aurpegia.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 50. orr.

Aparra zerion ahotik eta arrain hilarenak ziren haren begiak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 76. orr.

Lasterka, eraikin bateko hirugarren pisura igo zen: arrain frijituak eta gasak isuritako usaina nagusi zen bertan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 215. orr.

Otarraina, urdaiazpikoa, karramarroa, arrain gorriak eta fruitu gorriak oro, ezin zitezkeen jan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

Horretan ari zela, arrain handi batek egin zion salto uretatik, oina irentsi nahirik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 114. orr.

Auzo batean burdinazko tresnak saltzen zituzten, beste batean zurezkoak; batean larruak, eta beste batean artileak; batean oihalak, eta beste batean arrain sikuak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.

Eta badiako ahots ezkutuak eta batelen mugimenduak kontrabandozkoak bezala izango dira, eta bonbilla argitxoak arrain gorrien moduan islatuko dira itsasoaren ilunean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 145. orr.

Afrikatik heldu berria behar zuen haize erreak arrain ustel eta zarama hatsa zekarkigun.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.

Neska gazte bat ito du nigan, eta nigan hartzen dio gaina/andre zahar batek egunez egun, arrain izugarri baten modura.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 32. orr.

Berak maitasun handiz prestaturiko arroza eta oilaskoa gogo handiz jan nituen, uharteren batean luzaro arrain gordina eta kokoak bakarrik jaten egon eta azkenik etxera itzuli banintz bezala.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 37. orr.

Haren burdinazko kakoak heriotza-usaineko zirkulua marrazten zuen uretan, eta mutikoek arrain beldurtuak bezala egiten zuten ihes handik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 127. orr.

Barnealdea zeta zeru-urdinez forratua zuen kotxe baten atzealdean jarririk, leiho lausotuetan barrena hirira begiratzen zuen: arrain lodi baten tankera zeukan hiriak argipean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 32. orr.

Horien artean leku berezia du arrain itzel handia harrapatu ondoren hura portura ekarri orduko zeroiek jan zioten arrantzale zaharrarena, old man harexena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 40. orr.

Poltsa batean zituen bere ondasun preziatuenak: bi pasaporteak, aldatzeko beste galtza-pare lehor bat, eta eguneroko anoa eskasetik gordeta etxean zituzten janari apurrak (ogi-kozkor lehorrak eta arrain ketu pixka bat).  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 68. orr.

Han, eguneko edozein ordutan emango zizkizuten erremolatxa potaje gorri-gorria, arrain errea edo gisadua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 7. orr.

Arrain hil bat ikusten ahal zen aldi bakoitzean nigarrez hasten zinen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 14. orr.

Borreroak itsu-itsuan sinesten du metempsikosian, bere begiekin ikusi baititu zendu berrien arimak urretxindor urdin, arrain neoklasiko edo landare ibiltari bihurtzen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 69. orr.

Aire aldatu berriak, arrain gazituaren usaina.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 142. orr.

Bezperan agertu zen etxean, arrain tropikalak ekartzera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 139. orr.

Henry irriz ari zen, itsas ertzeko arrain malgu eta zurpail bilakatu Euskal Elkarteen Ordezkariaren sesitzeaz ohartu gabe.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 47. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aberatsa izan bazen eta ehun diru kostatzen zen arrain-afari bat egin bazuen, nahiz eta pobreak gosez hiltzen utzi, bere eginbehar guztiak bete zituen gizona izango zen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Kaian, emazte larri, papo-handi batzuk arrain-saltzale zeuden, dena oihu eta irri, solasa nasai bezain gizen!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 57. orr.

Angelu zabaleko argazki kamera batek bezala, arrain-begiko lentea duen kamera batek bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 113. orr.

Ezaguna nuen nik Tampico aspaldiskotik, behinola han egindako eta bizi naizen artean sekula ahantziko ez dudan arrain-jate pozoitsu batengatik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 22. orr.

Bazkaltzeko, bertako arrain-jatetxe bat begiz jo genuen, eta hantxe jaten ari ginen bitartean, ezkutuka begiratzen nion tarteka Virgili.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

Aipatu zidan oraino Ceylan uharteko arrain-andrea, 1835aren inguruan, Antonio Abbadiak (aita euskalduna, ama irlandarra)  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 10. orr.

Itsas-lamiak arrain-ahoz xukatu zizkidan begiak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 42. orr.

Goizero Bruselan irudien enkante moduko bat izaten da: nazioarteko agentziek eta TB kateek berton jartzen dituzte ikusgai euren produkturik freskoenak, meroak eta hegaluzeak goizero arrain-alondegian erakusten diren bezala.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 22. orr.

Ranchin batez ere, arrain gustua duen barazkia ematen ziguten maiz: "karaila" du izena.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 31. orr.

Noraren aitak bi zaldien ipurmasailetan kolpe adeitsuak eman, eta kalesa geldiarazi zuen, errenkan zeuden mandagurdiak baino poxin bat lehentxeago, arrain-kaxa pila batzuen artean erdi ezkutaturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 82. orr.

Zorionez, ostirala zen pare-parean, eta arrain-zati batzuk besterik ez zen benta-etxe guztian; Gaztela aldean "abadejo" deitzen diote, Andaluzian "bakallao", beste leku batzuetan "kuradillo" eta zenbaitetan "trutxuela" (amuarrain txikia).  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 22. orr.

Suntsitua zen, ordea, arrastorik utzi gabe: eta haurtzaroko arrain-garbitzaile zalapartariak ere, ahantzi egin dira jadanik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Sukaldean beste inon baino trinkoagoa zen arrain-usaina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 193. orr.

Arrain usaina dauka.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 72. orr.

[...] krokodiloak eta antzeko beste pizti eta arrain espezie batzuk, hipopotamoak izan ezik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3710. orr.

4 apiril-arrain

Apiril izena erantsi izan zaio, baita ere, garaitsu honetako amuarrain bati, izokinari juxtu: apiril-arrain deitu izan diote.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 142. orr.

5 apirileko arrain (corpusean ez dago; ETCn 17 agerraldi)

Apirileko arraina apirilaren 1ean egiten den txantxa da, batez ere lagun, senide edo ezagunei, baina baita ere hedabidetan.  ETC-entziklopedia   Apirileko arrain, Wikipedia

Askok apirileko arraina zela ere pentsatu zuen, adar jotze bat zela, baina erabakia biziki seriosa eta pentsatua zen noski." Zerk behartu zituen erabaki hori hartzera?  ETC-literatura, saiakera   Bidegorriak hizkuntzentzat, Aitor Zuberogoitia, Elkar, 2005

Frantzian eta Italian "apirileko arraina" izaten omen da; Brasilen "dia da mentira"; Inglaterran eta Estatubatueta izeneko mundutxo horretan "april fool's day", apirileko tontoen eguna; Alemanian ezdakitzer, Japonen badakitzer...  ETC-literatura, saiakera   Nere gorringotik, Iñaki Segurola, Alberdania, 2008

Erotikaren eskuliburu sona handiko hura, Kamasutra euskaraz argitaratu berria zela azaldu zen apirileko arraina bezala (abenduaren 28an, oker ez banago) egunkari batean aspaldixko, Egin ote zenetz.  ETC-literatura, saiakera   Autopsiarako frogak, Koldo Izagirre, Susa, 2010

Ez gara txantxetan ari, nahiz eta apirilaren 1ean, Ipar Euskal Herri eta Frantziar Estatuan "apirileko arrain eguna" izan (Hego Euskal Herri eta Espainar Estatuan abenduaren 28ko inuzente egunaren parekoa).  ETC-prentsa   Berria, 2006-03-31

Apirileko arraina urtarrilean? Frantziako lehen ministro Dominique de Villepinek osasun eta hezkuntza eskubideen maila berean jarriko du etxebizitza eskubidea.  ETC-prentsa   Berria, 2007-01-05

Ez zen halakorik gertatu, apirileko arraina zen. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-04-07

6 armiarma-arrain (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Armiarma-arrain Xabiroi arrunta, "Armiarma-arrain Trachinus araneus" Georges Cuvier Cuvier, 1829. ETC-entziklopedia   Xabiroi (arraina) Wikipedia

7 arrain adarbakar (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Arrain adarbakarra ("Naso") Acanthuridae familiako genero baten izen arrunta. ETC-entziklopedia   Arrain adarbakar, Wikipedia

8 arrain budin (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Eta dagoeneko hainbat jaki gertatu eta dastatu dituzte: arrain budina, patatak aliolirekin eta piperrak bakailaoz beteta, besteak beste.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2006-06-30

Arrain budina, edo zehazkiago legatz budina batez ere legatzarekin egiten delako, arrain zuriarekin egiten den budina da, hotza ala beroa zerbitzatzen dena. ETC-entziklopedia   Arrain budin, Wikipedia

9 arrain egun

Ez, oraindik ez da arrain eguna.  Berria - Kirola   2004-01-27

Chiracen hitzaldiaz ere mintzatu da: "Arrain eguna da herenegun, eta gaia serioa ez balitz, hitzaldia horri zegokiola pentsatuko nuke».  Berria - Ekonomia   2006-04-02

10 arrain hazkuntza

Argindarra ekoizteko eta gaiak garraiatzeko baliatzen dute, baita ureztatzerako eta arrain hazkuntzarako.  Berria - Mundua   2006-04-11

11 arrain-haztegi

Milioika pertsona kaltetu eta etxe gabe utzi bazituen ere, zenbaiti mesede egin zien euriteak, hainbat arrain-haztegik gainezka egin eta arrain andanak alde egin baitzuten, gose zeuden herritarren zorionerako.  Berria - Mundua   2004-09-21

Animaliok belarjaleak dira, eta gure ustez, litekeena da oilo etxaldeetatik ateratako zirinekin ongarrituriko belardietan edo arrain-haztegietan kutsatu izana.  Berria - Gaiak   2006-02-26

12 arrain hegalari (corpusean ez dago; ETCn 119 agerraldi)

Arrain hegalari (Exocoetidae) arrain beloniformeen familiaren kideen izen arrunta da, mundu osoko ur tropikal eta azpitropikaletan bizi dena.  ETC-entziklopedia   Arrain hegalari, Wikipedia

Ez al dizute esan arrain hegalari aldra bat ere ikusi nuela, denak burdinaz eginak, zuhaitz batean pausaturik?  ETC-literatura, saiakera   Gauaren usaina, Andrea Camilleri (Josu Zabaleta), Erein, 2011

Rose Bustamente, Vera Candidaren amaren aldeko amona, itsasalde honetako arrain hegalarien arrantzalerik onena izatera iritsi baino lehen, Vatapunako putarik ederrena izan zen.  ETC-literatura, saiakera   Vera Candidaz dakidana, Veronique Ovalde (Alberto Barandiaran), Alberdania, 2011

Orduantxe ikusi nituen lehen aldiz hareazko basamortu gaitzak, soldadu arabiarrak ganbeluetan, palmondoak datilez beterik, arrain hegalariak eta ehundaka beste holako miresgarri.  ETC-literatura, saiakera   Ixtorio hautatuak, Roald Dahl (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2001

Arrain hegalariak ikusi ditugu!  ETC-literatura, saiakera   Madame Curie, Ève Curie (Irati Bereau), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Arrain hegalari bakan batzuk izateak ez du frogatzen arrainak oro har hegaz egiteko sortuak izan zirenik, edo funtsean oso pozik ez daudenik uraren gainazalaren azpian egoteaz, betiko eguzkitik eta argitik urrun.  ETC-literatura, saiakera   Giza historia, Isaiah Berlin (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Baleak ikusi dituen marinel gihartsuak, /arrain hegalariak ikusi eta Demerara eta Boli Kosta/ bezain toki urrunetara heldu denak / abisu emango die ipuina entzutera hurbildu zaizkion haurrei / alkitranaren usaina dutela ozeano guztiek.  ETC-prentsa   Argia, 2003-12-07

Arrain hegalariak bagina sikiera, ura kanpotik ikusteko, une batez besterik ez balitz ere.  ETC-prentsa   Berria, 2012-07-20

Arrain hegalariek harritu dute gehien Alberdi.  ETC-prentsa   Berria, 2013-01-15

Hala nola sagardoa edaten ari ziren bi emakume, arrain hegalariak, musuka ari ziren neskak... ikus zitezkeen hormairudian.  ETC-prentsa   Berria, 2014-07-10

Arrain hegalari bat uretatik ateratzen denean, berarentzat guztiz adaptatiboa da berriz uretan sartzea.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010

Hortaz, arrain hegalariak ere berdin jokatzen du, baina uretatik kanpo askoz denbora laburrago egon ohi da, ezustekorik ez bada, noski. ETC-zientzia, zuzenbidea   Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011

13 arrain hezur

Perspektiba: ezkerrean, ihes-puntu zentraleko perspektiba; eskuinean, arrain-hezurrezko perspektiba.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 215. orr.

Gizakiekin ere gertatu izan da arrain hezurra zintzurrean trabeskatu eta kirofanora eraman beharra izatea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 38. orr.

Elikagaien industriak, dena den, hasitako bideari jarraituko dio eta guk arrain osoaren alternatibak kontsumitzen ikasten hasi beharko dugu: krilla, arrain-hezur, buru eta gainerako kondarrak, era aproposetan egokituak (kroketak, ziriak, surimiak, etab.).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 25. orr.

1922an, "ipurdiak arin eta arrain hezurrak bezalako meheak" baziren, 1937an, berriz, Sulak Nelen matrimonioa galarazi zuen, haren gizonarekin larrutan eginda.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 273. orr.

Hortzetako tarteak arrain hezur batekin garbitzen begiratu du.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 151. orr.

14 arrain hezurdun (corpusean ez dago; ETCn 51 agerraldi)

Gaur egungo arrain hezurdunen artean, berriz, ia hogei mila espezie daude.  ETC-literatura, saiakera   Gizonaren neurketa okerra, Stephen Jay Gould (Oihane Lakar), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Actinopteri osteiktie arrain hezurdunen taldea da.  ETC-entziklopedia   Actinopteri, Wikipedia

Egitura horiek, lehenik eta behin, arrain hezurdunetan garatu ziren. ETC-entziklopedia   Birika, Wikipedia

15 arrain hiruarantza (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Arrain hiruarantza ("Gasterosteus aculeatus") arantzarrain, gasterosteidae familiako arraina da, Europan, Asiako iparraldean eta Ipar Amerikan bizi dena.  ETC-entziklopedia   Arrain hiruarantza, Wikipedia

Adibidez, obrak ez dira Bolueko hezegunera helduko, bertan arrain hiruarantza Gasterosteus aculeatus egon daitekeelako eta egoera horrek neurri bereziak eskatzen dituelako.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2013-01-25

Horren bidez, arrain hiruarantza babesteko 2008an martxan jarri zen egitasmoa aldatzea eskatu zioten foru aldundiari.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2013-07-19

Adibidez, kondizio-sorta baten pean Ahatea eta Arrain Hiruarantza dira egonkorrak. ETC-literatura, saiakera   Gene berekoia, Richard Dawkins (Eider Carton), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

16 arrain irin

Madrilerat igorri ere dituzte irinak analizatzerat eta handik jakin da abere irin eta arrain irinak bazituztela.  Herria   2001-03-01

Ez nahastu poesia arrain-irinarekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 36. orr.

Gauzak toneladaka gustatzen bazaizkizue, eraman arrain-irinez betetako kamioi bat etxera, eta eman bakea poesiari.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 36. orr.

17 arrain jangarri (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Eta arrain 'jangarrien' erraiak, denak putzura.  ETC-prentsa   Berria, 2009-09-26

Arrain jangarriak baztertuz, fauna basatiaren legez kanpoko salerosketak urtean 10.000 milioi dolar mugitzen ditu. ETC-entziklopedia   Gehiegizko ustiapen, Wikipedia

18 arrain kartilaginoso (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Ornodun gehienetan notokorda bizkarrezurrak ordezkatzen du, eta kartilagoa hezurrek ordezkatzen dute helduaroan. Hala ere, badira salbuespenak, adibidez Chondrichthyes arrain klasea, arrain kartilaginoso ere deituak. ETC-entziklopedia   Endoeskeleto, Wikipedia

19 arrain katu (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Ur horietako arrain arrunt guztiak ere suntsituak izan ziren: zamoa, bufalo-arraina, Aplodinotus grunniens, Dorosoma cepedianuma eta arrain katua.  ETC-literatura, saiakera   Udaberri Isila, Rachel Carson (Lurdes Rada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007

Beraz, arrain katu deitu zaie (ez dakit era egokian) edo siluru, ia mundu guztian zabalduta dauden espezie ugariko arrain horiei.  ETC-literatura, saiakera   Piztiarioak, J.M. Olaizola 'Txiliku', Elkar, 2012

Esaterako, Francis de Laporte de Castelnau naturalista frantsesak esan zuen 1861eko Singapurreko arrain-jasa arrain katuen migrazio garaian gertatu zela.  ETC-entziklopedia   Animalia-euri, Wikipedia

Elurretako karramarroa, izokin basatia, barbarina eta arrain katua ere asko erabiltzen dituzte.  ETC-prentsa   Berria, 2007-03-16

Halaber, itsasontziaren antzinatasuna ezagutzeko, arrain katu baten aztarnei eginiko azterketa ezinbestekoa izan dela azaldu du.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2003-01-17

Bestela, betiko moduan, itsas hondo arretan bazkatuko dira arrain-katu sarraskijaleak, lau haizeek harrotutako itsasoaren bazterrean bizi den herri ttiki-ttikiaren zoritxar eta atsekaberako.  ETC-prentsa   Argia, 2012-01-08

Egiptoarrek Niloko arrain katua edo silurua erabiltzen zuten migrainen tratamendurako. ETC-prentsa   Argia, 2015-01-18

20 arrain kirurgialari (corpusean ez dago; ETCn 82 agerraldi)

Arrain kirurgialaria ("Acanthurus") Acanthuridae familiako genero baten izen arrunta. Familiaren genero tipoa da eta ia familiako kide erdiek osatzen dute generoa.  ETC-entziklopedia   Arrain kirurgialari, Wikipedia

Zenbait prokarioto handi -arrain kirurgialariaren sinbiontea den Epulopiscium fishelsoni, kasu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007

21 arrain kontserbategi

Ziburun, auzogune berri bat sortzekoa da lehengo arrain-kontserbutegiak eta bereziki Saupiquet lantegia ziren tokian.  Herria   2005-09-01

Hori, lehengo arrain kontserbutegien eremuan.  Herria   2005-04-21

Gaitzeko erakusketa muntatu zuten [...] arrantzaleak gogoan, bai eta arrain-kontserbutegietako langileak.  Herria   2004-05-06

22 arrain kurrinkari (corpusean ez dago; ETCn 134 agerraldi)

Arrain kurrinkaria Hemulidae arrain Perciformes pertziformeen familiako kideen izen arrunta da.  ETC-entziklopedia   Arrain kurrinkari, Wikipedia

Arrainen barruko Arrain kurrinkari Haemulidae familian sailkatzen da. ETC-entziklopedia   Xenocys jessiae, Wikipedia

23 arrain-ontzi

Tom eta Jerry, bi arrain laranja haiek, han geratu ziren arrain-ontzian bueltaka, ur handiagoen zain.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.

Atea ixtean arrain-ontziaren irudia etorri zitzaion burura.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 167. orr.

Atzo, Sestrieresen 1999an eta Hautacamen 2000an urtean bezala, euria egin zuen goian behean eta Armstrongen arrain-ontzi bihurtu ziren Pirinioak.  Berria - Kirola   2004-07-17

Gaur gauez ere ondoko gelara joan gara, Fleischmannen arrain-ontzia mirestera.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 44. orr.

Ronen makila magikoa arrain-ontzi baten gainean zegoen, eta ontzia igel-arrautzez betea leiho-ertzean, eta ondoan Scabbers arratoi gris lodia, lozorroan eguzkiak jotzen zuen gune batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 40. orr.

Ez dira semeak etxeko arrain-ontzian dituen arrain tropikal txiki koloretsu horietakoak, hortz zorrotzeko beste horiek baizik, eta hor dabiltza, horman hara-hona, bisitariek ekarritako lore-sorten artean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 40. orr.

Eta, noski, txoko horretan arrain eta itsaskiak daude marraztuta, itsasoan igeri dabiltzala, benetako arrain ontzia izango balitz bezala.  Berria - Kultura   2004-02-06

Han dira arrain-ontzi txikiak, oihal koadroa daramatenak, kostaldez kostalde ibiltzera ohituak, kostaldeko gorabeherei egokituak, nola lanperna haitzetara.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.

24 arrain plater (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Prestatzen ditudan arrain plater guztiak maite ditu.  ETC-prentsa   Berria, 2011-04-30

Nahiz eta sukaldaritza euskal-amerikarrak bere estilo propioa izan, artzainen kanpamendutan egiten zen janarian oinarritua, zopa eta arrain plater askok, geroago Euskal Herrian dastatu izan dudan zaporea zuen.  ETC-prentsa   Argia, 2007-05-13

Gainera, haragi eta arrain plateren lagungarri ere izan daitezke bere horretan apur bat zartaginean pasatuta edo barazki hornigaietan, berenjena, kuiatxo, azenario eta ilarrekin batera.  ETC-prentsa   Berria, 2012-05-15

Egur bakoitzak bere usaina sortzen du: arteak, oso suabea eta garbia, arrain plater bereziak egiteko.  ETC-prentsa   Berria, 2015-06-06

Zerbitzariak arrain plater bana jarri zien aurrez aurre.  ETC-literatura, saiakera   Hezurren ondarea, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2013

Bezeroak arrain-platera jaten ari direnean eta Tyler pasta-platereko platerak urez pasatzen ari den bitartean, etxeko nagusi andrea sartu da sukaldean.  ETC-literatura, saiakera   Borrokaren kluba, Chuck Palahniuk (Naroa Zubillaga), Txalaparta, 2014

Bakailao eta arrain plateren artean Bizkaiko erara edo Bilboko erara izenondoa duten errezeta asko daude, hala nola, bakailaoa Bizkaiko erara, legatza Bilboko erara, bisigua Bilboko erara, kabratxoa Bilboko erara.  ETC-entziklopedia   Bizkaiko gastronomia, Wikipedia

Ogia, arroza edo patataren laguntzaz ere ager daiteke eta normalean okela edo arrain plater bati laguntzen dio. ETC-entziklopedia   Okzitaniar sukaldaritza, Wikipedia

25 arrain pulmonatu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Justu arrain pulmonatuen eta beraien ondorio ebolutiboei buruz hitz egin behar nion egunean! Lankide eta gurasoen esanetan, arrandegia utzi eta negozio bat ipini omen du Donostiako Moraza kaleko lokal txiki batean. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2015-11-27

26 arrain salda (corpusean ez dago; ETCn 70 agerraldi)

Lurruna zerion plater bero bat esperoan zuen mahai gainean: arrain-salda.  ETC-literatura, saiakera   Eskaintza ekaitzari, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2014

Oliba olioa eta arrain salda gaineratu, eta pixka bat berotuko dugu, irakin gabe.  ETC-prentsa   Berria, 2006-10-21

Larunbatean, eguerditan, Miarritzeko elkarteen artean arrain salda lehiaketa, merkatu estalian.  ETC-prentsa   Berria, 2009-11-12

Erantsi liro erdi ur eta basokada bat arrain salda, baldin baduzu.  ETC-prentsa   Berria, 2010-05-08

Monica Benitok eta Olatz Fernandezek, tipula eta piperren ostean bota zituzten patatak eta arrain salda: "Garrantzitsuena saltsa biziarekin egindako marmitakoa lortzea da", esan zuten.  ETC-prentsa   Berria, 2014-08-17

Arrain salda ere gehitu dute eltzera, eta, segidan, urraburua zatitzeari ekin diote haurrek.  ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2014-11-28

Egun horretan, txorizo pintxoaz eta saldaz gain, arrain salda, arrain paella eta legatz pintxoa egoten da: nahi duenak bijilia egiten du, eta nahi ez duenak, ez.  ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2019-09-20

Japoniako sukaldaritzan asko erabiltzen duten arrain salda da.  ETC-entziklopedia   Dashi, Wikipedia

Arrain salda ongi egina badago gomendatua ez egon arren, noizbehinka limoi eta/edo aliolia ere gehitzen zaizkio.  ETC-entziklopedia   Fideuà, Wikipedia

Krabarroka edo itsas kabraren haragia arrain salda batean egosten da minutu batzuetan (errezeta batzuek lurrunean egosten dute), arantzetako pozoia desaktibatzeko. ETC-entziklopedia   Krabarroka budin, Wikipedia

27 arrain saltsaki

Ttoro arrain saltsaki prestatzaileen lehiaketan, Denekin taldekoak deneri nagusitu.  Herria   2005-11-17

Larunbat goizean, merkatugunean, ttoro arrain saltsaki prestatzaileen arteko lehiaketa.  Herria   2005-11-10

28 arrain saltzaile

Augusteren begitarte zurbila ikusten zuen berriz, arrain saltzaileen sudur apaldua; ama Méhudinen hitzez oroitzen zen, Normandiarraren isiltasunaz, urdaitegi hutsaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 405. orr.

Joxanek irribarre apalez begiratu dio, arrain saltzailea esaten ari dena ulertzen duen keinuaz, bat-bateko hitz aspertua eskertuko balio bezala.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 8. orr.

- Nik argi daukat - zigarroaz ke zirimolak egiten jarraitzen du arrain saltzaileak -, jo eta akabatu egingo nituzke lazun higuingarri hauek guztiak, edozelan akabatuta ere, benetan...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 22. orr.

Kontatu zigun ezen konde frantses batek kontatu ziola, Frantziako eta Espainiako errege-infantak ezkondu ziren egun berean, hain zuzen ere, nola behin batean arrain-saltzaile baten saskitik itzuri zen karramarro bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 172. orr.

Arrantzaleek, arrain saltzaileek, kaleko saltzaileek edo arropa garbitzen zeuden emakumeek abesten omen zuten.  Berria - Kultura   2004-10-13

Arrain saltzailea astearte guziz 11etarik goiti izanen da Plazan.  Herria   2005-03-24

Harakinak alemanak ziren, gizon handi sendoak, okela papera legez mozten dutenak, oso dotore, baiki; arrain-saltzaileak holandarrak, Amsterdamekoak, agian, gizon bibotedunak, barre eta txantxa ugari zerabiltzatenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.

Arrain saltzaileak zein izen jarriko dioten galdetu dio.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 155. orr.

Merkatu-plazako arrain-saltzaile larriagoarekin bere lehen esperientzia homerikoaren ondotik, ezin konpreniturik geunden zer ikus zezakeen Charlyk saindu-jale motz-estu horrengan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.

Batetik, Berdura Plazako postuak (Getariako arrain-saltzailea, gaztagileen postuak, harategiak eta baserritarrak jeneroa saltzen); bestetik, itsuen kaiola Basarriren ondoan, eta aurrerago kaleko musikariak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 125. orr.

Gainerako arrain-saltzaileek berena saldu, eta Henne upela beteta zuela geratzen zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.

Arrantzuan jarduna zenez, arrantzale, eta arrain-saltzailek hartu dute zaindaritzat eta sokagin eta soka-dendetako langileek eskatu diote bere itzala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 460. orr.

29 arrain sarda

Neurri handiagoko sareak egitea alternatiba bat al da, arrain-sardak gero eta txikiagoak direnean?  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 58. orr.

Otarreak jendearen bistan jarri zituztenean, Florentek uste izan zuen arrain sarda batek hondoa jo zuela hantxe, espaloi hartan, hilzorian oraindik, eta berarekin batera nakar arrosak, koral odolkarak, perla esne kolorekoak, ozeanoaren distirak eta zurbiltasun berdexkak oro haraino eraman zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

"Egun argitan hondotik dabiltza arrain sardak eta ilundu arte jai dugu», azaldu du Bergaretxek, esnatu berritan.  Berria - Harian   2006-04-30

Ur handiagoetan eta sakonagoetan aurkitu dituzte arrain sardak eguraldi txarragatik, besteak beste, eta saredun ontziek ezin sotoak bete.  Berria - Ekonomia   2006-04-14

30 arrain txiki

Ur zurrustak maite zituen arrain txikiek bezainbeste.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.

Han arroken azpian salabardoaz arrain txikiak harrapatzen genituen, mareak behera egitean putzuetan mugatuta geratzen ziren arraintxoak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 124. orr.

Harrapatuta ere, nori erakutsiko genizkion ba hain arrain txikiak?  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 124. orr.

Deblauki, arrain txiki bat bezala sentitu nintzen, kabuxa bat besterik ez, balearen aurrean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 172. orr.

Tomassok ez zidan erantzun, alde egin zuen guregandik, txoria ekaitzetik, arrain txikia mazarroarengandik, itsasontzia kortsarioengandik bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 11. orr.

-Bada hemen bost garagar-ogi eta bi arrain txiki dituen mutiko bat; baina zer da hori honenbesterentzat?  Elizen arteko biblia   Jn 6,9

Lehoiak ez du orkatza inoiz ulertuko, marrazoak arrain txikiaren patu hitsa sekula ulertuko ez duen bezala.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 199. orr.

Arrain txiki babesgabeen artean dabilen marrazo bat?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 70. orr.

Egin kontu: lauzpabost sarekada egunero, astebete itsasoan arrantzan... kiloka arrain txiki.  Berria - Ekonomia   2004-05-12

Erregistroan arrain txikiak harrapatzeko tresnak aurkitu zituen.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

Sumatrako arrain txiki bat munduko ornodunik txikiena da.  Berria - Gaiak   2006-01-25

Horregatik, urtero saskitxoa bete alixa izeneko arrain txiki bidaltzen zien monjeei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 561. orr.

Arrain txiki bat hurbildu zitzaion jakin-minez, baina berehala irten zen ziztu bizian; esku neurrigabe hura ez zen ona jateko.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 86. orr.

31 arrain urdin

[...] natural batzuen bidez lorturiko produktuak, aldiz, arriskutsuak dira jende askorentzat: esnea -bertako laktosa asimilatzeko laktasa entzimarik ez baitute gizaki heldu gehienek-, laboreetako glutena, kakahuetea, txerrikia, fruta batzuk (marrubia, meloia, zitrikoak, drupa asko, etab.), arrain urdina...  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 76. orr.

Alderantziz, arrain urdin asko jandako zenbait eri jan ez dutenak baino errazago eritu direla ikusi dute.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Aldiz oliba-olioa eta arrain urdina jateak kontrakoa eragiten dute.  Berria - Gaiak   2004-10-19

32 arrain urlehortar (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

"Channa argus" "Channa" generoko animalia da. Arrainen barruko Channidae familian sailkatzen da. Jatorriz, arrain urlehortar hau ekialdeko Txinakoa eta Errusiakoa zen, baita Koreakoa ere. ETC-entziklopedia   Channa argus, Wikipedia

33 arrain-zopa

Aratseko 9etan hasiko da afaria: arrain zopa, legatza saltsa, txuleta, deserta, kafea, kopa eta... purua.  Herria   2004-03-11

Durant andrea sukaldetik azaldu zen, musua gorri-gorri eginda, arrain-zopari azken ukituak ematen jarduna izaki.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.

Arrantzaleek hiru-oinekoetan arrain-zopa prestatzen ziharduten nonahi, zarboak eta bestelako arrain atzeman berriak egosiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 436. orr.

10 Chowder, "arrain-zopa" da ingelesez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 356. orr.

Espainiako errege-erreginen etxeko zerbitzariek eguerdian arrain zopa atera zutenerako, mahaian zein faltako eta Murtziako lehendakaria bera, famili arazoak zirela-eta alde egina.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Katilu bat arrain-zopa ekarri zidan neskatxak, banbuzko oinarri baten gainean ezarrita zeukan zopa ontzi batetik hartuta, eta erretiratu egin zen, bisitaldiari buruzko xehetasunik galdetu gabe.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 138. orr.

Menua zera zen: arrain-zopa ardo beltzarekin (aldamenekoek botata), haragi egosia patata eta xanpainarekin (ídem) eta flan ogi apurrekin (ídem).  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 95. orr.

Menua bakarrik: zizka-mizkak, entsalada, arrain-zopa eta bisigua edo azpizuna.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 63. orr.

Luze gabe, elkarren aurrean geunden, arrain zopa jaten biok, botila ardoa aurrean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 230. orr.

34 arrain zuri

Holanda eta Ingalaterrako arrain zuriek mukuru betetzen zuten azoka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Amak beste bi ume mutur-zikin lagun zituela harrapatu zuen; izeba Claireri bi arrain zuri txiki lapurtu, belusezko txapela urez bete eta igerian nola egiten zuten begiratzen ari ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.

35 arrainari igeri irakatsi (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Usu egiten zuen moduan, denetan azkarrena zela pentsatu zuen, arrainari igeri irakasten diotenetakoa. ETC-literatura, saiakera   Telleria eta gero, zer?, Ernesto Prat Urzainki, Elkar, 2017

36 arrainetara irten (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Akorduan dauka Nereak aitite Mateo eta biak arrainetara irteten zirela motordun txalupa txikian, eta ontzi misteriotsura hurbiltzen zirela, dei egiten ziotela eskifaia lander hari. ETC-prentsa   Berria, 2011-05-28

37 arrainetara joan

Pasealeku Berrira arrainetara joateko asmoz jaiki zen ezordu haietan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 167. orr.

38 eskalar arrain (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Eskalar arraina edo aingeru arraina. Nazioarteko "scalar, escalare" izenak euskaraz eskalar arraina ematen du. ETC-entziklopedia   Pterophyllum scalare, Wikipedia

39 esne-arrain (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Esne arraina ("Chanos chanos") Gonorynchiformes ordenako arraina da, Indiako ozeanoan eta Ozeano Barean bizi dena.  ETC-entziklopedia   Esne arrain, Wikipedia

Esne-arrainaren hazkuntzak arazo berari egin behar dio aurre Filipinetan, Txinan, Vietnamen, Thailandian, Indonesian eta Indian.  ETC-literatura, saiakera   Udaberri Isila, Rachel Carson (Lurdes Rada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007

Hawaii bakarra zen, halaber, Polinesian akuikulturan langile-kopuru handiak erabiltzen eta arrain-hazkuntzarako urmaelak eraikitzen, esne-arrainak eta korrokoiak hazteko. ETC-literatura, saiakera   Su-armak, germenak eta altzairua, Jared Diamond (Andoni Sagarna), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

40 espatula arrain (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Ibai horrek mota berezi bateko dortokak ematen ditu, perkak, amuarrainak, lepisosteiformeak, lutxoak, korrokoiak, sardinzarrak, karpak, 50 librako espatula arrainak, 100 librako siluruak, bufalo arrainak eta gaizkatak.  ETC-literatura, saiakera   Virginiako Estatuari buruzko galderak, Thomas Jefferson (Iñaki Iñurrieta), EHU, 2012

"Polyodon spathula" "Polyodon" generoko animalia da. Arrainen barruko Espatula arrain Polyodontidae familian sailkatzen da. ETC-entziklopedia   Polyodon spathula, Wikipedia

41 ezpata arrain

Itsasoen defentsarako Oceana erakundeak legatza eta ezpata-arraina babesteko neurri zerrenda bat aurkeztuko dio Europako Batzordeari astelehenean.  Berria - Gaiak   2004-11-07

Itsasoen defentsarako Oceana erakundeak legatza eta ezpata-arraina babesteko neurri zerrenda bat aurkeztuko dio Europako Batzordeari astelehenean.  Berria - Gaiak   2004-11-07

Dortoken apokalipsia ezpata-arrainaren eta hegalaburraren familiako kideen harrapaketari dago lotuta.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Eezpatarrainarekin izan zuen borrokaren ostean bere burua ikusi du arrantzale zaharraren larrupean, eta istorioa bere buruari kontatzeari ekin dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 40. orr.

Dortokak salbatzeko eta, bide batez, ezpata-arrainen egoera hobetzeko, amuen tamaina handitzea, forma aldatzea eta arrantza mugatzea proposatu diete arrantzaleei.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Ez zitzaidan batere kostatu Hemingway hantxe bertan irudikatzea, mojitoak edaten eta argazkietarako jarria itsasoan harrapatzen zituen ezpata arrain handiak eskuetan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 149. orr.

42 globo-arrain (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Globo-arraina ("Lagocephalus lagocephalus") Tetraodontidae familiako ur gaziko arraina da, mendebaldeko Ozeano Barean eta Ozeano Indikoan bizi dena.  ETC-entziklopedia   Globo-arrain, Wikipedia

Globo-arrain baten antz-antzekoa da baina ez da arraina, lehorrekoa da.  ETC-prentsa   Berria, 2017-05-20

Puztu egiten diren arrain horien artean daude Tetraodontidae familiakoak, globo-arraina, adibidez, eta Diodontidae familiakoak, triku-arraina, esateko. ETC-literatura, saiakera   Piztiarioak, J.M. Olaizola 'Txiliku', Elkar, 2012

43 harri-arrain (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Harri arraina ("Synanceia") Synanceiidaeen familiako arrain generoa da. Munduko arrain pozoitsuenetariko batzuk ditu barnean, gizakiarentzat ere hilgarriak direnak. ETC-entziklopedia   Harri arrain, Wikipedia

44 ilargi-arrain (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Eta zer gertatzen da, bada, Hondarribian? Urteko egun batzuetan Mola-mola arrainak, ilargi arrain ere deituak, elkartzen dira han.  ETC-prentsa   Berria, 2008-03-25

Oihan zefalopodoan oskol iletsuzko pitzerrak harkaitz arrosen gainean marraskatzen du Honoluluko ilargi-arraina.  ETC-literatura, saiakera   Tropiko tristeak, Claude Lévi-Strauss (Jon Alonso), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Bizkarraldean bermatu zen eta janzkitik latorrizko malguki-labana bat atera zuen, ilargi-arrain itxurakoa. ETC-literatura, saiakera   Hatsaren kulunka, Hertha Muller (Ibon Uribarri), Elkar, 2010

45 itsas arrain

Bien bitartean, Verlaque jaunak itsas arrainen saltokietara eraman zuen berriz Florent.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.

Itsasokoa agortzen ari denez -arrantzak honela jarraitzea ez da komeni eta ez da posible: bolanta izeneko sare pelagikoen kontua txori-kaka baino ez da arazo-ozeano horretan-, ospakizun handietan ibai eta itsas arrainak kontsumituko ditugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 24. orr.

46 mailu-arrain (corpusean ez dago; ETCn 41 agerraldi)

Mailu-arrain ("Sphyrna") marrazoen genero baten izen arrunta da, mundu osoko itsaso epeletan bizi dena.  ETC-entziklopedia   Mailu-arrain, Wikipedia

Ikusi dut, behin, goialdeko bizkar bateko barandatik begira, behe-behean eta itsasontziaren atzeko kroskoaren inguruan, eskuinaldean, mailu-arrain baten hegal bereizgarria zirudiena, itsasontziaren istriborreko turbinak sortutako ubera niagararrarekin nahas-mahasean.  ETC-literatura, saiakera   Sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat, David Foster Wallace (Danele Sarriugarte), Pasazaite, 2015

Tunela orain, erditik hondorantz begiraturik, hegalak ebakitako inbutu intrigante bat da, topearen barrenak mailu-arrain erraldoi baten burua dirudiela.  ETC-literatura, saiakera   Neska bat leku inposiblean, Xabier Amuriza, Elkar, 2018

Azkarren galtzen ari diren animalien artean Afrikako antilopeak daude, baita ezpata arrainak eta mailu arrainak ere.  ETC-prentsa   Berria, 2008-05-21

Azkarren galtzen ari diren animalien artean Afrikako antilopeak daude, baita ezpata arrainak eta mailu arrainak ere.  ETC-prentsa   Berria, 2008-06-18

1.500 metro kubikoko akuarioan, mailu arrainen joan-etorriak ikusi ahalko dira.  ETC-prentsa   Berria, 2011-06-25

Zezen-marrazo, tigre-marrazo, mailu-arrain eta marrazo erraldoiekin batera egin du igeri. ETC-prentsa   Berria, 2012-09-05

47 manta-arrain (corpusean mantarrai soilik)

Azkenerako geldirik geratu da, ahotik kotoiaren moduko adur lehorra dariola eta ahuspez etzanik, mantarraiaren moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 224. orr.

48 mihi-arrain

Bizkaiko Zubitik gora sarri ikusten dira muxarrak, mihi-arrainak, izkirak, aingirak, zenbait lupia eta mubleak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Carbayo mihi-arrain bat jaten ari zen, lasai, hezurrak poliki-poliki bereiziz, ardo zuri eta hotzaren laguntzaz. etxeko androideak prestatu eta zerbitzaturiko Meunière mihi-arraina afaltzen ari direla, amak bota dio aitari: [...].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 69. orr.

Joan den astean, mihi arrain pare hura saldu hidanean, hiregana joan al nintzen ustelak zeudela jendearen aurrean esatera?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 117. orr.

Mihi-arrain kontserbazko pote bat hondatu egin da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 99. orr.

49 mihi-arrain buruhandi (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Mihi-arrain buruhandia ("Dicologlossa cuneata") "Dicologlossa" generoko animalia da. Arrainen barruko Soleidae familian sailkatzen da. ETC-entziklopedia   Mihi-arrain buruhandi, Wikipedia

50 mosaiko-arrain (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Mosaiko arraia edo arraia uhindua ("Raja undulata") ur gaziko kondriktie arrain kartilaginosoa da, Rajidae familiakoa. ETC-entziklopedia   Mosaiko arraia, Wikipedia

51 pailazo-arrain

Berehala eramango nau Jainkoak pailazo-arrainaren eta koloretako beste guztien zeru epelera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 411. orr.

52 purpura-arrain itsas mulusku gasteropodoa, antzina purpura ateratzen zitzaiona.

Purpura-arrainaren kolore gorria artilearekin bakarrik biltzen da eta ez da sekula bereziko, artilea Neptunoren olatuekin berritu nahi baduzu ere.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 453. orr.

53 puxika-arrain (corpusean ez dago; ETCn 55 agerraldi)

Puxika arraina ("Arothron mappa") Tetraodontidae familiako ur gaziko arraina da, mendebaldeko Ozeano Barean eta Ozeano Indikoan bizi dena.  ETC-entziklopedia   Puxika arrain, Wikipedia

Azaroaren 10 eta aurreko egunetan, Puxika arraina atzeman zuten Kantauri itsasoko uretan.  ETC-entziklopedia   Euskal Herriko kosta, Wikipedia

Intoxikazioaren errua arrain bitxi bat da, Europan puxika-arraina izenaz ezagutzen dugun arraina, eta japoniarrek fugu deitzen dutena hain justu.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011

Jaten diren arrainen artean puxika arraina (fugu) pozoitsuena izan daiteke.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean, Olaia Martinez / Inaki Etaio, UEU, 2012

Hortxe ditugu Kobeko idia -ezin hobe zaintzen dituzte animalia horiek-, bizi-bizi dauden olagarroak eta puxika arrain pozoitsua.  ETC-prentsa   Berria, 2006-12-02

Giza genoma puxika arrainarenarekin erkatzeak datu berriak eman ditu.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-07-28

Zerrendan diren 22.413 espezie horien artean daude Ozeano Bareko hegalaburra, Txinako kobra eta Txinako puxika arraina, bertzeak bertze. ETC-prentsa   Berria, 2014-11-18

54 sable-arrain (corpusean ez dago; ETCn 49 agerraldi)

Sable-arrain arrunta ("Lepidopus caudatus") arrain perciformes pertziformea da, mundu osoko itsaso epeletan bizi dena.  ETC-entziklopedia   Sable-arrain arrunt, Wikipedia

"Benthodesmus macrophthalmus" "Benthodesmus" generoko animalia da. Arrainen barruko Sable-arrain Trichiuridae familian sailkatzen da.  ETC-entziklopedia   Benthodesmus macrophthalmus, Wikipedia

Udan, berriz, hegaluzea eta Sable-arrainaETC-prentsa   Goienkaria, 2007-11-16

55 ur handietako arrain (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Ur handietako arrainak bezain berezi diren hitzak.  ETC-prentsa   Berria, 2008-02-16

Ur handietako arrainak ditugu sarean: Roland Dumas handikiak atzo baino urdinxeago duke ilea, eta Rafael Vera eta Jose Barrionuevo beraiek nahi ez bezala itzuli dira egunkarietara.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-05-31

Gainera, abokatutzan dirua irabazten ere hasia zen, baita township-eko ur handietako arrainen estiloaz jabetzen ere. ETC-literatura, saiakera   Nelson Mandela, Maritxu Murua, Elkar, 2010

56 ur handiko arrain

Rauter, alemaniar ur handiko arrain batek, uztailaren 1erako judu guztiek germaniar herrialdeetatik alde egin beharko dutela esan du hitzaldi batean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.

57 zebra-arrain

Zebra arraina egun aski eredu erabilia da zientziaren alorreko ikerketa asko egiteko, batez ere genetikaren alorrean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Zebra arrainen ezaugarriak bereziak dira, eta askotan erabiltzen dituzte farmaziako ikerketetan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-10

Zebra arrainaren enbrioia gardena da, eta ikerlariek arrainaren bihotza, hezurrak, neuronak... fluoreszente bilaka ditzakete tinten bitartez. Zebra arrainak ugaltzeko gaitasun handia dauka eta belaunaldi bereko arrain asko jaiotzen dira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-10

58 zerra-arrain (corpusean ez dago; ETCn 29 agerraldi)

Zerra-arrain arrunta ("Pristis pectinata") zerra-arrain pristidoen familiako itsas arrain handia da, 4,5 m inguru luzea eta zerra itxurako muturra, 1,20 m inguru luzea, duena.  ETC-entziklopedia   Zerra-arrain arrunt, Wikipedia

Arrainen barruko Zerra-arrain Pristidae familian sailkatzen da. Indiako ozeanoan eta Ozeano Barean bizi den zerra-arrain hau monotipiko edo kide bakarra da bere generoan.  ETC-entziklopedia   Anoxypristis cuspidata, Wikipedia

Horrenbestez hango espezie batzuk ur gezetan bizitzera egokitu diren itsas arrainak dira, hala nola "Carcharhinus leucas" marrazoa eta "Pristis perotteti" zerra-arrainaETC-entziklopedia   Nikaragua aintzira, Wikipedia

59 zilar-arrain

Paul D-ri iruditu zitzaion zilar-arrain handi batek alde egin ziola eskuetatik, isatsetik oratzearekin bat.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

andre arrain (3); arrain asko (5); arrain azoka (3); arrain azokan (5); arrain bat (27); arrain batek (4); arrain baten (9); arrain bati (5); arrain begi (3); arrain besterik (3); arrain bila (4); arrain buruak (3); arrain ederrak (3); arrain erreserben (3); arrain eskasia (3); arrain espezie (14); arrain eta oskoldun (3); arrain fresko (4); arrain freskoa (10); arrain garbia (3); arrain gazitu (4); arrain gazituen (3); arrain gehiago (5); arrain gorrien (4); arrain gustua (3); arrain gutxi (5); arrain guztiak (4); arrain haiek (3); arrain handi (17); arrain handi bat (6); arrain handiak (8); arrain harrapatu (3); arrain hezur (3); arrain hil (7); arrain hiltzen (3); arrain hori (8); arrain horrek (5); arrain horren (3); arrain ikuskatzaile (5); arrain kaxak (3); arrain kiratsa (3); arrain klase (3); arrain kontserba (3); arrain kopurua (5); arrain kumeak (4); arrain mordoa (3); arrain mota (16); arrain ontzi (6); arrain ontzia (3); arrain pila (4); arrain pila handia (3); arrain puska (6); arrain saltsaki (6); arrain saltsaki prestatzaileen (3); arrain saltsakiaren (3); arrain saltsakiaren kofradiak (3); arrain saltzaile (11); arrain saltzailea (11); arrain saltzaileak (20); arrain saltzaileek (7); arrain saltzaileen (7); arrain sarda (3); arrain sardak (4); arrain transgeniko (4); arrain txiki (10); arrain txiki bat (3); arrain txikiak (5); arrain ugari (4); arrain urdina (3); arrain usain (3); arrain usaina (7); arrain ustel (6); arrain ustela (3); arrain ustelaren (3); arrain zati (4); arrain zopa (11); baino arrain gehiago (3); batean arrain (4); bere arrain (3); beste arrain (8); bi arrain (13); hainbat arrain (5); hainbeste arrain (4); harrapatutako arrain (3); itsasoko arrain (5); izeneko arrain (3); lehengo arrain (3); mihi arrain (4); tona arrain (4); ttoro arrain (10); ttoro arrain saltsaki (6); ttoro arrain saltsakiaren (3); zernahi arrain (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus