Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adiera 1 iz esanahia.

Orotara 42.000 hitz sarrera daude, 55.000 adiera eta 1.000 adibide.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Lexikoa, adierak, hizkuntza batetik besterako parekotasunak, aldeak, ñabardurak, zehaztapenak...  Berria - Kultura   2004-09-09

Izenaren adiera edo erranahia: "élection".  Herria   2005-02-17

Bi dira, izan ere, gaitz hitzari ematen dizkiogun adierak: bata, norbaitek gaizkia egin duela diogunean; bestea, "norbaitek gaitza jasan duela" baieztatzen dugunean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 101. orr.

Hiztegian hiru adiera ditu enkoniadura hitzak: lehena, tristura; bigarrena, ezinikusia edo gorrotoa; eta hirugarrena, idorreria.  Berria - Kultura   2006-04-08

Hitz horrek "koskobiloak" esan nahi du, baina kale hizkeran "txoro", "tuntun" eta gisako adierak ditu.  Berria - Mundua   2006-04-05

Hitz bakoitzak bere adiera behar du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 35. orr.

Ingelesez, home esapideak adiera bi ditu: "norberaren etxea, bizilekua" batetik, eta (108) adibidean hartzen duen "etxera" adiera ere bai.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 165. orr.

Horrek esan nahi du, laiko hitzak, estatus eklesiastikoaz aparte, bazuela beste adiera bat ere, kultur mailakoa: alegia, eskolarik ez zutenak, irakurtzen ez zekitenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 63. orr.

Alegoria baten adiera azaldu dudala aurkitzen baldin baduzu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 37. orr.

Su-eten batek "itxaropenari ateak" irekiko lizkiokeela esan zuen, baina su-etena kontzeptuari adiera zabalagoa eman zion orduan: "ETAren su-etena, baina baita epaileen su-etena ere, ulertzen ez duten hizkuntzatan argitaratzen diren egunkariak ixten dituzten epaileen su-etena hain zuzen, eta baita torturatu egiten dutenen su-etena ere".  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Riso hitzaren bi adierak -alaitasuna eta arroza- baliatu zituen Giuseppe de Santis zine-zuzendariak ere bere film ezagunenari Riso amaro izena eman zionean (arroza / irribarre garratza).  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Itzulpen horrek ez du ematen kontzeptu homerikoen adiera osoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.

Kaleidoskopio batean bezala multiplikatzen nituela berez adiera bakarrekoak ziren eszenak, interpretazioak, hitzak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

Globulu gorriak ez dira zelulak, hitzaren adiera arruntean, ez baitute nukleorik, ez material genetikorik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.

Bertan diharduten langileak ez dira ostalaritzako profesionalak, adiera klasikoan, langabezian egokitutako pertsonak baizik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 123. orr.

Alegoriaren kanpoko adierak ez duela deus balio, eta horren kanpoko azalaren barruan gorderiko adiera ezkutua, bere etxe ilun eta altzariz betean altiste bat galdu zuenarekin konparatzen dutela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 34. orr.

Egilearen Esanak ez dira guztiak beren kanpoko esanguran hartu, baina batzuek hitzez hitzeko adiera eta beste batzuek, irudiak izanik, adiera figuratua daukate.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 39. orr.

Orotasuna, ordea, adiera enpirikoan beti alderagarria besterik ez da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 187. orr.

Zelanok hemen propositum hitza dakar, maiz erabilia eta adiera desberdinekin: asmoa, egitasmoa, proiektua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 187. orr.

Perpaus hauek oso adiera ezberdinak dauzkate, nahiz itxurapen bera duten osagai-egituran.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 126. orr.

Ez dago bizi-kalitatearen definizio bateratu bat, historian zehar adiera ezberdinak hartu baititu.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Horretara bada, hibbît-aditzak, Jainkoari buruz erabiltzen denean, beti adiera metaforiko hori dauka.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 49. orr.

Hutsa deitzen diot (adiera transzendentalean) sentsazioari dagokion ezer aurkitzen ez diodan errepresentazio orori.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 43. orr.

Erlatibismo hori, azkenik, ikuspegi sozialetik begiratuta ere berdin azalduko da, distributio kontzeptuaren bigarren adierak adierazten zuen bezala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 240. orr.

Ikusazu bada nola esaera hori ezin hobeki doakion alegoria zuzenari, "aurpegi bi" hau da, kanpoko eta barruko adierak, dauzkan esaerak bere azala zilarra bezain ederra ukan behar duelako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 35. orr.

Haien barneko adierak probetxuzko doktrina dauka egia bere osoan helburu duten sineskerentzat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 35. orr.

Berezko eta metaforazko adiera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 227. orr.

3 adimena, ezaguera.

Entzuleek, Vienatik ihesi etorritakoak izaki, Danubioko urak ikusten zituzten goitik behera ibilian eta adiera galtzen zitzaien beraiei baso ilun usaintsuren batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus