Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uste nuen, Nizias adiskide, umorea eskas zenuela, eta, mendeak urratu ahala, ohartzen naiz ez dela hala: arraileria maite duzu. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 120. orr.
Arraileria maite zuen eta haren etxean ongi etorria segur eta behar bazen ez bakarrik elez. Herria 2001-08-09
Lanera buhaka jiten eta egunean zehar dena arraileria eta zinkurina ari zen, aldizka alfer estakuru, hainbat non Sebasen irudiko hondarrean kanporatzea merezitako gaztigua zitekeen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 197. orr.
Bere buruaren ez salatzea biziki neke izan zitzaion eta, azen ontzeko, irriz hartu behar ukan zuen guardia baten arraileria, honek La Louisette, gillotinari ematen zitzaion izen herrikoietarik batekin hitz jokoa egin zuelarik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 278. orr.
Epaileak zer nahi erran zidan: fini zirela jostetak, arraileriak, plazerrak, Mundua etsai bat zela, lur honetako bizia balore gabekoa, deabrua non nahi ari zela bere lan tzarretan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 25. orr.
Populazioa bere irri eta arraileria zozoei uztartua utziz, Joanesek ez zituen gutxienez militanteak desesperatu nahi eta derrigorrez baikor agertzen zen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 196. orr.
Horregatik arrailerian jarduten da, barre egiten da, txantxak egiten dira, graziaz hitz egiten da, eta graziaz mintzatzen ikasten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 379. orr.
Zinez giro berezia, jendea han biltzen zen, eleketa egoiten, berri kondan eta berdin arrailerian. Herria 2003-03-17
"Egundaino gazte ez izana gatik zuhaur, ez zitzaitzun mugimendua laket" erran dit aldi batez Gilenek, arraileriaz, eta adiskide apeza inarrosi nahiz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 51. orr.
Denak gogotik hasiak, ala Biscouby eta berdin ere Muscarditz burutik buru, arrailleria eta josteta guti zen. Herria 2003-03-06
Ez zuen bererik salatuko denaden, eremanen zuen bere saila halere aintzina baina arrailleria guti egun hartan, bere mugak baititu gizon xoil baten ahalmenak akiduraren higaduran. Herria 2001-09-27