Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Nautile" frantses urpekoak azkenean tapatuak ditu untziak zituen zilo eta arraildura guziak, orotarat hogoi bat. Herria 2003-02-13
Sukaldeko harri lauzen arteko arraildura eta patarretaz ginen baliatzen kaniketan jostatzeko. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 150. orr.
Murruetako arraildurak petatxatu zituzten, lubaki betetzen hasiak sakondu, almena hondatuxeak berritu, barneko aldamioak sendotu eta oro har denborak egindako kalteak zuzendu edo estali. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.
Jabe gazteak fite ohartu dira mugitzen zela lurra, arraildurak agerturik paretetan. Herria 2001-11-08
Laurehun granadak egin zuten eztanda bost egun eta gauez monastegiaren harresi gora eta gotorren kontra, beretan arraildurarik batere ireki ezinean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 165. orr.
Ibaiko islara itzultzean, harresi erdi eroriaren arrailduran iguana bat ikusi dut, harresiarekin eta arraildurarekin mimetizatua, hazizurriak dituela eta gargarak egiten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.
Patioko porlanaren arrailduretan sortzen dira loreak udaberriro. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 97. orr.
Ganbaratxoan, argi-errainu batzuk sartzen ziren teila artetik eta hormako arrailduretatik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.
Habeak arraildurak zituen, sakonak eta teatralak, eta hormarekin bat egiten zuen puntuan amaraun bat zeukan, atraktiboa, armiarmarik gabekoa. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 31. orr.
Itoizko urtegiko paretan arraildurak! Herria 2004-11-25
Jauregiak garai hobeak ezagutu zituen, antza, Nikolak erositakoan arrailduraz josita baitzegoen eta desitxuratua, aurrealdean gupidagabe zabaldutako kareak eraikinaren benetako izaera estaltzen baitzuen, benetako nortasuna. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.
Sukaldeko harri lauzen arteko arraildura eta patarretaz ginen baliatzen kaniketan jostatzeko. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 150. orr.
Zorigaitzaren tolesduretan ezkutatzen da zoriona, hala nola harribitxia meatzearen arrailduran. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 77. orr.
Mielga beldurgarria, buru biribilekoa, arraildura zabala idolo txinatar batena dirudien ahoan, saguzar haragitsuen hegal laburrak saihetsetan, itsaspeko haitzuloetako altxorrak zaunkaka gordetzeko ardura duen munstroa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.
Arraildura handi batek eragotzi dizu bidea. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 109. orr.
Ezpainetan eta mihian dozenaka arraildura txiki. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 129. orr.
Zartatzearen ondorioz, untziak bazuen gaitzeko arraildura. Herria 2003-06-19
Abertzaletasuna, eritasuna, bakartasuna, emazte batekilako amodioa, fedearen arraildurak, etsipena. Herria 2005-12-08
Osoa da Mazellaren logika, arraildurarik gabea. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 100. orr.
Hori egiteagatik, txartxaka batekin aski kilikor nonbait, berehala pasatu gintuzten gaiztoen zakura, baten batek hartu zuen arrailduraren ondorio. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 105. orr.
Euskal Herriko karlistek arraildurarik gabeko gidaritza irmoa eskatzen zuten; foruen eta tradizioaren berrezarpenean, eta liberalak nagusitu baino lehenagoko egitura batugabe eta "errejionalaren" gainean eraikia. Txillardegi «Putzu», 1999 - 371. orr.
Gerla zikin horrek ahuldu ninduela, otoitza ahantzirik edo, debrua sartu zitzaidala akidurak egin arrailduratik. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 60. orr.
arraildura batzu (3); zilo eta arraildura (4)