Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrailatu, arraila(tu), arrailatzen (ETCn 13 agerraldi) 1 du ad arraildu, pitzatu.

Ur-azala arrailatzen zuen ferryak laprast egiten zuen eta, mareak bere altzoan eramanik, astiro-astiro iristen zen ontziralekura.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 19. orr.

Horman, kristal arrailatu baten atzetik bere suzko bihotza eskaintzen dio Ama Birjinak ostatuz dagoenari.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 73. orr.

Zeruko jainko guzien haserrea lurrera hustu zenean, zimiztak jota arrailatutako arbol madarikatu batek iradoki zuen kontua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.

Murruak arrailatuak, lubakiak beteak eta dorrea eraitsia zen orduko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 281. orr.

2 zerbait zati txiki-txikietan birrindu.

Sukaldean, azenarioak arrailatu eta letxuga garbitzen, burua beste zerbaitetan izan zuten, familia bateko kideak elkar-ez-erasotzeko egoeratik, elkarri enbarazurik egin gabe elkar jasatetik egon daitezkeenik eta gertuen egon ziren.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 163. orr.

Gero, tomate maskal antzeko hori zatituko du aizto zorrotzenarekin, fideo gisako tipula zatiak eginez... bitartean, bainak egosi dira, eta orain labean daude, baratxuri eta urdaiazpikoz horniturik, gainera botatako gazta arrailatua urtu eta bere zapore lodia barruraino sar dakien.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.

Botako zituen ehun gramo gurin, beste hainbeste azukre eta bi arrautza sopera handi batean, eta haiek ondo-ondo irabiatu ondoren limoi arrailatua nahastuko zion, eta irina, masa pixka bat loditu arte.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 223. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus