Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adibide 1 iz zerbait argitzeko, adierazteko edo jarraitzeko aipatzen edo erabiltzen den egite, aipu edo gertaera. ik etsenplu.

Horra hiperbolearen adibide bat.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 105. orr.

Hona hemen, horren adibide, Bizkaiko kristau ikasbide batetik hartutako pasartea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 23. orr.

Sistema funtzioaniztun baten adibide da odol-zirkulazioa, gorputzean diren beste asko bezala, baina ingeniari proiektugilearen ahalmenetik kanpo dagoena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.

Teknologia kimiko sofistikatuaren adibide dira usaimena eta dastamena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 150. orr.

Txetxenia da adibidea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Adibide bat jarriko dugu: [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 104. orr.

Munduko hainbat herrialdetako bazterketaren adibideak eman ditu.  Berria - Harian   2006-03-09

Modernitatearen adibideak.  Berria - Kultura   2004-07-17

Garrantzi handiko bi adibide emango ditugu hori azaltzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 156. orr.

Hona hemen, bi adibide Euskaldunak olerki liburutik hartutakoak: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 247. orr.

Har ditzadan adibide gisa Pragako hirian XV-XVI. mendeetan gertatutako bi istorio.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 86. orr.

Bestalde, eta adibide gisa, ez da atzendu behar mendi-giroko artzain batek 300 ardi (eta ahari etab.) beren mutur eta izen bereziekin ikusten dituen tokian, mendi-giro hartakoa ez denak 299 aldiz klonatutako Dolly bakar bat baizik ez duela ikusten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 166. orr.

Hona hemen adibide bat, esandakoaren frogagarri.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 169. orr.

Hamaika adibide paratuko ditugu ondoko orriotan, hizkuntza presente dagoen eremu guztietatik hartuak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 14. orr.

Adibide bat ekartzeagatik, bestelakoan oso garrantzi handia duen autore batengandik hartuko dugu: Erwin Panofsky-k bere la Perspective comme "forme symbolique" liburuan sartu zuen hutsegitea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

Nekez uka daiteke hori ez denik hala: horren hainbat adibide aterako da testuan zehar.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 64. orr.

Saio bitxi hauetaz gainera, hainbat eta hainbat adibide batu daiteke aurreikuspen ustelen lekuko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 28. orr.

Gogoan har orain (52ii) adibidea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 96. orr.

Aristofanesek jartzen duen Fidipidesen adibidea, ironiaz betea, guztiz interesgarria da politikaren heziketa sofistikoak jaso zituen kritikak neurtzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.

Erkiziak, maisu keinu batez jarduna ez hausteko eskaturik, guk miresten genituen protesta kantarien adibidea ekarri zuen, gizarteari zernahi kritika egin ondoren diru sortak hartzen zituztela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.

Ana Fidelia Quiroz atleta ohiaren adibidea eskaini zuen, gainera, azaleko erredurak sendatu zituelako lokatzetatik lortutako kremari esker.  Berria - Gaiak   2004-12-01

Ikuspegi honetatik, lehen eta bigarren mailako zibilizazioen goraldi eta erorikoak beste testuinguru batzuetan ere oharturiko erritmo baten adibideak dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 106. orr.

Zalantzak sortzen dira (jasango ote dut?, gauza izango ote naiz?); konparazioak egiten dira (kolikoak baino min handiagoa ematen ote du?; orain urtebete izan nuen apendizitisa baino mingarriago ote?); adibideak bilatzen dira (halakok pasatu badu, nik ere pasatu ezinik ez daukat).  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 74. orr.

Adibideak juzgamenaren eskorgak dira, juzgamenaren berezko talentuaren falta dutenek saihestu ezin dituzten eskorgak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 91. orr.

Irizpide honen arabera, ez dago oinarririk esateko (111) adibidean subjektua-aditza ala objektua-aditza harremana aurkitu behar dela. alderdi sozialistak orain ez du atzerriko gai askotan Blairrekin bat egiten; hor dugu Irakeko adibidea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 166. orr.

Nafarroako adibidea ere jarri zuen Agirrezabalak.  Berria - Harian   2006-02-08

Alderdi Laboristaren Kongresuan, Gordon Brown Erresuma Batuko Ekonomia ministroak aurreratu zuen euren proposamena: "Zor duten dirutik guri dagokiguna barkatu egingo diegu erreforma bidean dauden herrialdeei", esan zuen eta "beste herrialdeak adibidea jarraitzera" gonbidatu.  Berria - Ekonomia   2004-10-01

Mezu hori transmititu behar dela, modaren garrantzia, eta ez bakarrik aktore-aktoresen kasuan: jendeak oso hurbil sentitzen dituen beste batzuen adibideak behar dituela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 151. orr.

Horren adibideak, behin eta berriz ikusi ahal izan ditugu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 370. orr.

Sarrera bakoitzaren edukia: sarrerako hitzaren esanahia, noiz gaztelaniaz, noiz frantsesez, batzuetan bitan; aurreko hiztegigileek hitzari buruz idatzitakoaren bilduma; eta literatur tradizioko adibideak, horien argitalpen urtea ere adierazita.  Berria - Harian   2005-11-18

2 (izenondoekin)

Adibide sinple batekin azaltzen saiatuko naiz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 16. orr.

Adibide xume bat jartzeko, gure bizitzak "itsasoan amaitzen diren ibaiak" izatea ez diogu errealitateari zor, poetari baizik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 27. orr.

Izterrezurraren burua da horren adibide ona: forma hemisferikoa du eta aldaka-hezurraren barrunbera egokitzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Bizkorraldiaren adibide ezaguna iraultzaren fenomenoa da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 340. orr.

Film-ikuslearen egoera distantzia psikiko guztiz berezi baten adibide bikaina da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.

Ziurtasun ezaren adibide argigarria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Kontserbadurismoaren adibide paregabea, Gizakia eta animalia hilkorrak bereizten dituena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 273. orr.

Hildebrandoren elizaren tragedia atzerakada espiritualaren adibide nabaria da, eliza munduko arazoetan nahasteak eta ekintza-modu sekularretara emateak lastertu zuen atzerakada.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 136. orr.

Irizpide ahul hori erabat sendotzen da, hizkuntza guztietako adibide argiak metodo berberaz egindako gramatiken bitartez azaldu behar direla erabakitzen badugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 32. orr.

Matematikak esperientziaren laguntzarik gabe berez zoriontsuki hedatzen den arrazoimen hutsaren adibide distiratsua ematen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 248. orr.

Hiri bat -dio Leibniz-en adibide famatua aipatuz-, ikuspuntu ezberdinetatik so egina, diferente ageri da, bata ikuspuntuak adina biderkatzen da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 225. orr.

Idazkera sistema horren adibide klasikoa txinatar idazkera da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 53. orr.

Karlomagno bezain gerra-jaun sofistikatu eta konparatiboki zibilizatuaren inperioaren patuak ezintasun horren adibide dramatikoa ematen digu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.

Betebeharren arteko gatazka da zailtasun horren adibide garbia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 203. orr.

Beste adibide interesgarri asko ere aipa litezke gai honi buruz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 178. orr.

Bi hizkuntzen arteko identitate funtsezkoaren adibide harrigarria.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 57. orr.

Adibide inozo baten bidez azalduko dut esan nahi dudana.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 108. orr.

Adibide soil batek lagunduko digu argiago azaltzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 229. orr.

Adibide erraz eta garbi bat (Nelson Goodmanen liburutik hartua) perspektiba iraulia deitzen denarena da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.

Jarrera-desberdintasun horren adibide hutsal baina, hala ere, esanguratsua kapitalismoaren gotorlekuan ikusi zen Manhattan Island-en K.o. 1949an.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 385. orr.

Laburtasunaren hitzontzikeria horren, sententziaka jardun behar zoro horren adibide arauemailerik bila daiteke Hamleteko Polonio daniar estatu-gizon ospetsuaren mintzakeran.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.

Adibide paradigmatiko legez, pasiboaren formaldatzearen egoera berrikusiko dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 111. orr.

Giza portaeraren adibide onartezinak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 230. orr.

Argudioon adibide interesgarri bat George Berkeleyren Ateoen eta eszeptikoen aurkako Hilas eta Filonusen arteko hiru elkarrizketa (1713) idazkia da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 113. orr.

Horiek adibide historiko askoren artetik hautaturiko batzuk dira, eta estatu unibertsalen hilezkortasunari buruzko sinesmenak, egitate argi eta garbiek ezeztatu eta gero ere, hainbat mendez irauten duela erakusten dute.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 17. orr.

Bere txikitasunean ere oso adibide adierazgarria dela begitantzen zait.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 144. orr.

Oihartzun jolas huts hau, musikaltasunari zor dionak, zentzuz betea agertzen da adibide hautatu batzuetan: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 56. orr.

Ez gaitezen hain adibide urrunen bila joan; Europa beteta dago honelakoez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Sinkretismo nazional-katoliko horren adibide txiki-txiki bat: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 109. orr.

Metagramak, berez, hizki bakar bat aldatzen du: zirt-zart genuke adibide ereduzkoa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 34. orr.

Bi adibide funtsezko baizik ez emateagatik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 29. orr.

3 (izenlagunekin)

Antzeko adibidea ageri da Testamentu Berrian ziape-garauaren parabolarekin.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.

Kontrako adibide hauek, halere, ez lukete ezkutatu behar gramatikaren azterketa formalean aurkitzen ditugun elementu eta egiturek funtzio semantiko jakinekin duten lotura harrigarria.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 137. orr.

Nonahi aurkitzen ditugu halako adibideak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 60. orr.

Alemanezko adibide horrek bokal-harmoniaren beste ezaugarri garrantzizko bat aipatzeko aukera ematen digu.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.

Nahiz horren aurka doan eguneroko esperientzia eta honek kontaezinezko adibideak ematen dizkigun erakutsiz gertakari baliagarriak eta kaltegarriak berdin erortzen direla, bereizkuntzarik gabe, jainkotiarren eta jainkogabeen gainera, ez diote horrengatik uko egin nahi izan beren aurreiritzi zaharkituari.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 109. orr.

Platoniar errepublika ezaguna bihurtu da amestutako betegintzarrearen ustezko adibide ohargarri gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 145. orr.

Trentoko kontzilioan, aldiz, nahikoa izan zen hizkuntza politika berria protestanteek aitzinatzea eta horren adibideak eskaintzea, "fede zuzenaren" zaintzale bipilek berehala ezezkoa eman zezaten.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 184. orr.

Txinako adibideak, Needhamek bikain agertu duenez 1969, argi erakusten du merkataritzaren dinamikatik aparte ere gara daitekeela jakintza teknikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Goiko adibide horiek guztiak atzerriko zibilizazioen ordezkariek sorturiko inperioetatik hartutakoak dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 54. orr.

Gauzak buru eta bihotz hotzez aztertzeko, erbesteko adibide bat ekarriko dut lehenengo hona.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 84. orr.

Gertuko adibideak dauzkagu gurean bertan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 122. orr.

Argudioa osatzeko, beste muturreko adibide bat aurkezten dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 126. orr.

Lehen adibide honekin ikusten da enuntziatuaren materialtasuna ez dela definitzen betetzen duen espazioarekin edo bera formulatu den datarekin, baizik eta gauza edo objektu estatusagatik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 119. orr.

Joan den mendearen hasierako artearen historiaren tradizio alemaniar handitik hartuko dugu gure lehenengo adibidea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 115. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Adibideak adibide-balio, eta adierazgarritasun natural baten eredu gisa balioko digu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 270. orr.

Gizonek, denbora askoren buruan eta adibide zerrenda luze baten arabera, oro har, ez oso komenigarritzat daukaten guztia bihurtzen da oker, gaizto, inmoral.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 153. orr.

Ezagun zaigun adibide-multzo bat aipa daiteke erakusteko egiptologo ospetsu honek zerturiko proposizioa benetan aspaldiko egia historikoa dela. Jon Alonsoren Idiaren eraman handia saiakerak (1995) horien adibide-sorta ona eskaini zigun, eta orduz geroztik, jakina denez, nominak handituz jarraitu du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 338. orr.

Ondoren, indar berriek erakunde zaharretan izandako eraginaren adibide-sail bat dator, lehenengo taldean Mendebaldeko Gizarte modernoan diharduten bi indar berri handien eraginak daudelarik: [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 433. orr.

Garrantzizkoa den adibide kopuru handi batean, itxurapen bikoitzari itxuratutako perpausaren adiera bikoitza dagokio (egiturazko homonimia).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 145. orr.

Gure adibide-tipoak, esku artean dugun gaiaren barnean zuzen-zuzenean sartzen diren gogoeta asko iradokitzen ditu: [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 116. orr.

Adibide segida hau amaitzeko, protesia eta aferesia -hau da, oihartzun luzatua eta murriztua- elkarren ondotik kateatzen dituen poema dakargu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 56. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Emakume hori madarikazio-adibide izango da herritarrentzat.  Elizen arteko biblia   Zen 5,27

Bere azken egunetara hurbildu zelarik -argi iragankorraren lekua betiko argiak hartzen duenean-, bertute-adibide batez erakutsi zuen ez zuela munduarekin inolako zerikusirik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 414. orr.

Iraganeko zigor-adibideak.  Elizen arteko biblia   Ju 1,5 tit

Ordenamendu adibide bat hau litzateke INA amaitzen diren hitzekin osatua: [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 95. orr.

Porrot-giroak edota, porrot positiboa ez bada ere, hutsalkeriak inguratzen ditu aztertu ditugun arkaismo-adibide ia guztiak; eta arrazoia ez da urruti bilatu behar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 271. orr.

Baina, baita kasu honetan ere, kontra-adibidea eman daiteke.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 205. orr.

6 adibidez adibide gisa. ik adib..

Adibidez, badakigu Atenasko Partenoia K.a. bosgarren mendean eraiki zela, Hadrianoren mausoleoa K.o. bigarren mendean, eta Konstantinoplako Santa Sofia eliza K.o. seigarren mendean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 339. orr.

Nik, adibidez, ez dakit Namibiako berri batere, ezta Afrika behealde horretan seguru-seguru non dagoen ere (mapan), baina dozena bat tekla sakatzea aski, behar dudan guztia jakin eta hango errealitatearen muinaz jabetzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 48. orr.

Hara adibidez ondoko pasartea: seigarren Biltzar Nagusia du ETAk.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 34. orr.

Zientzia-teoria guztiak behaketa-kopuru mugatu batean oinarritzen dira; behatutako gertakariok bilbatu eta gertakari berriak aurresatea da euren helburua, horretarako (fisikan adibidez) "masa", edo "elektroi" bezalako izaki hipotetikoen araberako arau orokorrak sortuaz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Hain da handia egun horren santutasuna, ezen Jainkoak jurisdikzio badaezpadako eta exkaxa duen lekuetan ere, adibidez, itsasoratzen (eta bertan hondoratzen) direnen artean, zorrozki errespetatua den.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 181. orr.

Egiaz, batzuk, alkatxofak adibidez -platerean arruntak-, jarioak iruditu zitzaizkidan, exotikoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.

Demagun, adibidez, badauzkagula hiru zenbaki eta laugarren bat nahi dugula ezagutu, hirugarrenari izanen zaiona bigarrena lehenari buruz den hein berean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 203. orr.

Sinapsiak, adibidez, ez dira errele soilak; eginkizun eraginkorra dute, "kitzikatzaile" baitira batzuk, eta "inhibitzaile" besteak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Espazioa eta denbora, adibidez, Kanten aurretik, edo objektu absolutuak ziren, hots, espazio eta denbora absolutuak ziren, edo gauzen arteko harremanak ziren, egoera, urrunera eta antzekoen gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.

Baliabideak behar dira, hori ezin du inork ere ukatu, baliabideak irakaskuntza eta ikerkuntza egokiagoak egiteko, adibidez, baina horrekin batera halako erakunde arkitektura bat ere garatu beharko genuke denon artean, kalitate hori segurtatuko lukeena aldi berean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 10. orr.

Toki hau ez da ideia horiek finkatzeko leku egokia; baina garbi dago, adibidez, arazo linguistikoek duten garrantzia testuak erabili behar dituztenentzat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Berehala ikusten zuen, adibidez, triangelu baten hipotenusa beste bi aldeen batura baino txikiagoa zela: beraz, haren oroimen semantiko deritzona nahiko osorik zegoen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

Ez ditut gogoko, adibidez, San Agustinen bestelako hitzak, bera horren errespetagarria izan arren.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 116. orr.

Ez zegoen indiarrik, adibidez, Britainiar Inperioaren hilezkortasuna desiratzen edo iragartzen zuenik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 14. orr.

"Razional" terminoa erabili dugu, adibidez, "arrazional" hitzaren kaltean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 17. orr.

Badira oraindik ere erregimen komunista batzuk, Txinakoa adibidez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Film batzuek hobeto "kudeatzen" dute emozioen zikloa, ikusleari, narrazio-egitura ongi menderatuz (identifikazio-ikuspuntuak aldatuz, adibidez).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

Bere Languages of art (1968-76) liburuan zehazki dio edozer gauzak (edozein irudik, adibidez) irudika dezakeela edozein erreferente, hala erabakitzen baldin bada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 100. orr.

Azkenik, adimen mailako jazoerez eta beroriei darizkien iritzi eta doktrinez ere esan da, adibidez: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 52. orr.

Horrelako asko ezagutu izan ditut, Yolo adibidez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.

7 aurkako adibide (corpusean ez dago; ETCn 31 agerraldi)

Logikan, aurkako adibidea multzo bateko elementu guztietarako betetzen den proposizio orokor bat ezeztatzen duen egitate bat da. ETC-entziklopedia   Aurkako adibide, Wikipedia

Allaisen paradoxa itxarondako baliagarritasunaren teoriako independentziaren axioma kolokan jartzen duen aurkako adibide bat da. ETC-entziklopedia   Allaisen paradoxa, Wikipedia

Bereziki, matematikan erabiltzen dira, formalki frogatu ez diren baina aurkako adibiderik ez duten proposizioak izendatzeko. ETC-entziklopedia   Aieru (zientzia) Wikipedia

Hala ere, aurkako adibidea ere ezagutu du SEIPekoak: "Alegia, aldarte txarrean daudela Rammstein entzun eta lasaitzen direnak. ETC-prentsa   Argia, 2005-01-23

Txina jartzen du aurkako adibide gisa. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 145 zbk., 2004 - azaroa-abendua

Aurkako adibidea: Txina, mendeetan zehar Erdiko Erresuma, etsairik gabe bere baitan itxita, eta askatasun arrastorik gabe (Refl. ETC-literatura, saiakera   Kant eta modernitatearen iraultza, Askoren artean, Jakin irakurgaiak, 2005

Baina aurkako adibideak ere ugari dira. ETC-literatura, saiakera   Zientzia eta hipotesia, Henri Poincaré (Andoni Sarriegi), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Hirugarrena, parte-hartzeari dagokio: prozesu honetan nolabaiteko malgutasuna ikusi dugu, aurkako adibideak badauden arren. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 168 zbk., 2008 - iraila-urria

Jakina, badira aurkako adibideak ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia energetikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adibide adierazgarria (4); adibide aipatu (6); adibide argi (10); adibide argi bat (4); adibide argia (36); adibide argia da (16); adibide argiak (9); adibide argiena (6); adibide argigarri (4); adibide aski (6); adibide asko (20); adibide asko daude (4); adibide bakarra (10); adibide bat (320); adibide bat baino (10); adibide bat besterik (12); adibide bat da (19); adibide bat dela (5); adibide bat eman (6); adibide bat emateko (12); adibide bat ere (7); adibide bat jarri (12); adibide bat jarriko (11); adibide bat jartzeagatik (5); adibide bat jartzearren (22); adibide batekin (12); adibide baten (5); adibide baterako (6); adibide batzu (4); adibide batzuk (66); adibide batzuk ere (4); adibide bezala (11); adibide bi (8); adibide bikaina (9); adibide bikaina da (4); adibide bila (6); adibide da (38); adibide daude (5); adibide dira (21); adibide dugu (7); adibide ederra (7); adibide egokia (8); adibide eman (6); adibide ematen (6); adibide ematen da (4); adibide erraz (4); adibide esanguratsua (4); adibide esanguratsua da (4); adibide eta (9); adibide ezaguna (5); adibide ezin (7); adibide garbi (4); adibide garbia (33); adibide garbia da (18); adibide garbiena (18); adibide gehiago (12); adibide gisa (160); adibide gisa jarri (9); adibide hau (9); adibide hauek (7); adibide hauetan (6); adibide honetan (9); adibide honi (4); adibide hori (6); adibide horiek (11); adibide horrek (4); adibide horretan (4); adibide izan (15); adibide izan zen (7); adibide jarri (15); adibide jarri zituen (8); adibide klasiko (4); adibide klasikoa (11); adibide legez (4); adibide moduan (28); adibide modura (14); adibide nabarmena (6); adibide on (6); adibide on bat (5); adibide ona (16); adibide ona da (13); adibide onak (4); adibide paregabea (4); adibide praktiko (7); adibide praktikoa (6); adibide sinple (5); adibide sinple bat (4); adibide txiki (4); adibide ugari (11); adibide zehatz (6)

adina adibide (5); aipatu zuen adibide (4); artearen adibide (4); baina adibide (8); baten adibide (19); beste adibide (126); beste adibide bat (87); beste adibide batzuk (12); beste hainbat adibide (6); bi adibide (41); bi adibide jarri (4); da adibide (20); da adibide garbiena (6); da horren adibide (26); den adibide (4); dezagun adibide (12); dira horren adibide (21); ditu adibide (6); ditzagun adibide (5); du adibide (16); du adibide gisa (6); duen adibide (7); duen adibide bat (5); dugu adibide (6); dugu horren adibide (4); dut adibide (5); ere adibide (5); eta adibide (32); eta adibide bat (5); eta adibide gisa (5); eta hainbat adibide (4); eta horren adibide (18); ez da adibide (5); hainbat adibide (44); hainbat adibide daude (4); hainbat adibide jarri (5); hamaika adibide (6); har dezagun adibide (5); hemen adibide (18); hemen adibide bat (5); hemen adibide batzuk (9); hiru adibide (6); hona adibide (4); hona beste adibide (4); hona hemen adibide (14); honako adibide (6); honen adibide (22); honen adibide bat (5); honen adibide klasikoa (4); horien adibide (6); horren adibide (305); horren adibide argia (18); horren adibide bat (16); horren adibide da (27); horren adibide dira (13); horren adibide dugu (4); horren adibide garbia (19); horren adibide garbiena (8); horren adibide gisa (25); horren adibide izan (4); horren adibide ona (4); horretako adibide (4); jar dezagun adibide (4); jarri ditu adibide (4); jarri du adibide (7); jarri zituen adibide (10); jarri zuen adibide (12); mila adibide (5); nahi adina adibide (5); oso adibide (4); zenbait adibide (16); zituen adibide (14); zituen adibide gisa (7); zituen horren adibide (6); zuen adibide (21); zuen adibide gisa (14); zuen horren adibide (5)

adibidea aipatu (6); adibidea aipatzen (4); adibidea da (35); adibidea dela (5); adibidea ekarri (5); adibidea eman (8); adibidea eman zuen (4); adibidea ere (4); adibidea hartu (6); adibidea izan (7); adibidea jarri (11); adibidea jarri zuen (4); adibidea jarriko (5); adibidea jartzen (4); adibideak asko (4); adibideak dira (9); adibideak eman (7); adibideak ematen (5); adibideak erabili (4); adibideak ere (12); adibideak ere eman (4); adibideak ez (10); adibideak ez dira (5); adibideak jarri (4); adibideak ugariak (4); adibideak ugariak dira (4); adibideek erakusten (5); adibideek ez (4); adibideen bitartez (4); adibideren bat (6); adibiderik argiena (20); adibiderik garbiena (14); adibiderik onena (8); adibidetzat aipatu (4); adibidetzat hartu (8); adibidetzat jarri (14); adibidetzat jarri zituen (5); adibidetzat jarri zuen (5); adibidez bere (4); adibidez edo (4); adibidez ez (7); aipatu zuen adibidetzat (4); azken adibidea (7); bada adibidez (5); baita adibidez (4); bat adibidez (6); batek adibidez (8); baten adibidea (10); beste adibiderik (4); bigarren adibidea (5); da adibidea (5); da adibiderik (5); da adibidez (5); da horren adibidea (7); da horren adibiderik (4); den adibidea (4); dira horren adibidea (4); ditu adibidetzat (5); du adibidetzat (8); en adibidez (6); ereduaren adibidea (6); eta adibideak (10); eta adibidetzat (5); eta adibidez (8); eta horren adibiderik (4); eta horren adibidetzat (4); hala adibidez (4); honen adibidea (7); honen adibideak (5); hori adibidez (4); horrelako adibideak (5); horren adibidea (30); horren adibidea da (9); horren adibideak (9); horren adibiderik (30); horren adibiderik argiena (8); horren adibiderik garbiena (9); horren adibidetzat (23); horren adibidetzat jarri (7); jarri du adibidetzat (4); jarri zituen adibidetzat (11); jarri zuen adibidetzat (11); kasuan adibidez (11); lehen adibidea (5); lehenengo adibidea (6); zituen adibidetzat (13); zuen adibidetzat (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus