Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arraiki adlag batez ere ipar alaitasunez, adeitasunez, xaloki, lañoki.

Euskaldun horiek aditza hurrupatzen duten bitartean, guk ricard honi tinkaldi bat eman diezaiogun arraiki.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 166. orr.

Kantariek, poetek, artistek eta oroz bat sortzaileek mugimendu horretan, arraiki parte hartzen zuten, diru publikoak euskaradunen irudi arkaikoa garatzen laguntzen zuelako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 71. orr.

Joxe Elosegik aurrera egin zuen hala ere, eta arraiki agurtu zuen atezainetatik handienak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 140. orr.

Euskaldun dela dioenak ez ditu demagun, atentatuak kondenatzen, arras arraiki txalotzen ez baldin baditu ere.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 87. orr.

Eta zuk guztiak arraiki eta alegeraki errezibi.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 198. orr.

Denak, abertzaleak barne, abere zaleak ziren arraiki eta baiki, naski.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 131. orr.

-Ez al duzu etorri nahi? -hitz egin zion gazteak, arraiki-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 87. orr.

Hastapenean Philippek burua apaldu zuen, baina taldean garatzen zihoan zorionaz konturatu zenean, alegrantzia partekatu zuen arraiki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 285. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus