Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arraiadun 1 izond arraia edo arraiak dituena.

Gora joan eta traje arraiaduna jantzi nuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 30. orr.

Etxe-salmenta da New Yorkeko erlijio ofiziala, eta erlijio horretako jainkoak traje arraiadun gris bat darama jantzita.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 328. orr.

Hamabi ordu soldaduz inguratua, hamabi orduz beroki gris batez gordea, hamabi ordu presoaren jantzi arraiaduna soinean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 269. orr.

Beste batzuek pipa makurrak erretzen zituzten eta pipa hortzen artean estututa hitz egiten zuten, baziren galtza arraiadunak eta idun gogorrak, eta baita onddo kapela ausart bat ere.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 179. orr.

Aurreko urteko irailean eginiko argazki batean, eserita nago, ilea sorbaldetaraino, oso beltzaran, lepoko eta alkandora eskotatu arraiadun batekin, irribarretsu, bihurri.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 36. orr.

Jaka zuria kendu gabe atera zen berriz, makila arraiadun koloretsu bat hartuta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 51. orr.

2 (izenlagun gisa)

Hura museoko zuzendariarengana joan zuen, gizon txiki baina dotorea bera, arraiadun trajea, gorbata koloretsu batekin lehian zeramana, eta belarritik tiraka salaz sala eraman zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 216. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus