Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esperintzia bazeukan alabaina, semeak arrahaurra ikustea debekatu zion arte attatta-kremazua izan zelako. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 288. orr.
Haren emazte, haur, arrahaur eta jendaki guziari eskaintzen ditugu gure doluminak. Herria 2001-01-11
Sortuz geroztik Erretretan girenek ere hazten dügü kontsomatüz, ahal dügün sosa baztertüz eta banker perestatüz, gure haur eta arrahaurrak lagüntüz, azken fiala bait erostea eta sosaren plazatzea beitira ekonomiaren bi bularrak. Herria 2002-12-26
Maianak ez zituen orenak sekula alferrik higatu; beti bazuen zerbait egiteko, etxea garbi, poallak bazka, ardiak jetzi, sasoiko traholak, haurrak ala arrahaurrak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.
Püblikoan, katolikoan ala ikastolan, eskolako bidea hartzen düe gure haur eta arrahaurrek. Herria 2001-09-06
Beraz arrahaurrer erraiten ahal deiegü Jinko Aitak bidea lüzaz prestatü zeiola Palestinan, jente hanitxen lagüngoarekin: haietan lehena Abraham (Ibrahim), fededünen aita, izan gitean jüdio, kiristi ala müsülman. Herria 2003-12-11
Hori güzia, eta ontsattoz haboro ere badakigü denek, eta hanitx aisa konta dirogü arrahaurrer. Herria 2003-12-11
Arrahaur ederrak eskainiko zizkion segur aski, baina Edmearen xede horiek ezabatzen zituen seme gaizoaren behin-behineko egoerak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.