Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Autoa abantada handian atera da, eta berehala gaude Obabako sarreran. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 461. orr.
Hasieran horia gorri bihurtu eta gero, gero urdina atzetik joan eta haiek harrapatu, eta bitartean berdea iritsi eta aurrekoak gainditu, eta halere zuriak irabazi, sekulako abantadan baitzihoan; izanez ere, azkenean zuria gelditu zen bakarrik uhinak egiten. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 132. orr.
Sartzen zara abantadan, eta sarreran poltsa eskaneatzen dizute; ez litzateke erakusketa txarra izango: ikusleen poltsa eskaneatuak, museoko paretetan proiektatuta. Berria - Kultura 2006-02-19
Gaua etorri zen gero, eta egunak abantadan joan ziren hurrena, eta belarrak bere lekua hartu zuen berriro. Berria - Kultura 2006-05-07
Halako abantadak zeuzkan aitak, etxean berak agintzen zuelakoa egin behar izaten zuen aldian behin. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 167. orr.