Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina hondakinak suaren arragoan xahutu eta garbituz gero beste zerbait dira, errauts dira, "bizigai" dira berriro. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 146. orr.
Zure aurka ekingo diot, zure zaborrak erabat erreko ditut arragoan, errauts guztia kenduko dizut. Elizen arteko biblia Is 1,25
Urrea arragoan bezala garbitu zituen, eta erre-oparia bezala onartu. Elizen arteko biblia Jkd 3,6
Zilarra arragoan, urrea labean: bihotzak Jaunak ditu probatzen. Elizen arteko biblia EsZ 17,3
Xerkatzaile on batek, beraz, aldean darama guztia: buztinezko arragoa, zotz-ikatza, ardagaia, sutaltzairua, eta beste lanabes bat ere bai, sekretua izanik ezin baitut hemen aipatu, zeinak harri bat on den ala ez ikasteko balio baitu, hain zuzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 119. orr.
Zeren haren urruntasun hura urtu nahi bainuen jada neure bihotzaren arragoan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 134. orr.
Euskararen agonia, antzinatearen oihartzun arkeologikoak, kristautasunaren krisia, meatzari eta langileen ezkerraldeko zeru hautsez betea, ikasleen erreboltak, gorriz koloreztatutako sinesmen berriak... hori izan zen gure ametsen eta desiren arragoa. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 16. orr.
Egiaren arragoa gaizto hau antzinako legeria basatiaren monumentu bizia da, suaren eta ur-irakinaren frogei eta armen zori ezustekoari Jainkoaren epai deitzen zitzaion garaikoa. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 56. orr.
Garbitu egin zaituztet, baina ez zilarra bezala, sufrimenduaren arragoan probatuz baizik. Elizen arteko biblia Is 48,10
Mugetan jarritako goarnizio militar iraunkorrak "arragoa" bihurtzen dira, non gutxiengo menderatzailea bera kanpo- eta barne-proletalgoarekin urtzen baita. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.
Eta Selvaggiaz oroitu gabe, formen arragoaren gainean makurtua zirudien eternalki Uccellok. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 93. orr.