Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arradatu, arrada(tu), arradatzen du ad berdindu, lautu.
Ez dut gogoratzen noiz sortu nuen, ezinezkoa da eguna zehaztea, are gutxiago unea, ez bainuen bat-batean osorik ezagutu, pixkanaka baizik, halako batean aurpegi eta guzti agertu zen arte: Bambi begiak, burua arradaturik, 1.80 metro, berrogei urte inguru, argala baina gihartsua. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 91. orr.