Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrabol 1 iz zilindro formako gauzakia, hainbat zereginetan erabilzen dena.

Eskutan gozotegietako arrabola gogoratzen zuen tresna zilindriko eta irrigarri samarra zeukan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 70. orr.

Zurezko arrabol batekin hasi zen zabaltzen orea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 37. orr.

Hura, ohikoan gizon alai eta barkabera izanik, loa galdutakoan basatia zen, eta jaitsi eta Antonio Ribera y Díaz de Heredia astin-astin eginda utzi zuen, irin orea egiteko arrabolaz jo ondoren.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 82. orr.

Era egokian zabaltzen ikasi nuen, ertzak ondo zanpatzeko arrabola erabiltzen eta haize-punpuilorik gabe kolatzen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 38. orr.

Datu eta eraikin teorikoen arteko joan-etorri horrek zientzia-praktikaren arrabola (the mangle of practice) osatzen du: bai agentzia materiala (izadia, objektua) bai giza agentzia (gizartea, subjektua) elkarrekin lotzen dira ezinbestez zientzia-praktikan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 249. orr.

Makina horretan tornuan oso ondo bukatutako arrabol bat jartzen zen, eta haren gainean arietea jartzen zen, soka bidez aurrera eta atzera erabiliz efektu guztiz suntsigarriak eragiten zituena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5130. orr.

Hori baino pisu handiagoak mugitzeko makinak prestatu beharko balira, luzera eta lodiera handiagoko egurrak erabili beharko dira; eta proportzio berean besarkadera handiagoak erabili beharko dira goian, eta tornuen arrabolak ere handiagoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4670. orr.

-Anna negarrez hasteko zorian zegoen, pertsianaren arrabolak haren aurpegiaren kontra jo zuenean-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 520. orr.

-Bizkor, eragin arrabolari! -oihu egin zion Maizak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 267. orr.

2 arrabol bidezko forjatze (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Arrabol bidezko forjatzea (ingelesez "roll forging") material bat plastikoki deformatzeko prozesuari deritzo, non materialaren zeharkako sekzio zilindrikoa edo errektangeluarra murrizten den arrabolen bidez. ETC-entziklopedia   Arrabol bidezko forjatze, Wikipedia

3 arrabolezko prentsa (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Ezkerreko hormaren ondoan Kurt Wallanderrek sotoko atea aurkitu zuen, erdi ezkutatuta arrabolezko prentsa zahar baten hondakinen atzean. ETC-literatura, saiakera   Aurpegirik gabeko hiltzaileak, Henning Mankell (Juan Mari Mendizabal), Erein, 2009

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus