Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Imad gure taldeko musikaria zen; oso ondo jotzen zituen arrabita eta lautea. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 87. orr.
Arrabita harturik, Sankerrek luzatzen zizkion begirakune suminkorrak saihestuz, poeta afinatzen hasi zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.
Baitirudi ezen italianoaren boz-kordetarik lautak, harpak eta arrabitak mintzo direla. hari ikustezin batzuk ote ditugu buru barrenean, eta spiritu bat -edo iratxo bat ote da, jaun André? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 497. orr.
-, zeinak hariak astintzen dituen, arrabitajole batek bezala arrabitaren hariak? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 648. orr.
Nire irakasle Abdul Rahman-i eta haren arrabita magikoari eskerrak, beste kanta batzuk ere ikasi nituen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.
Soinu egileen atalean ere, xumetasunerat jo du Jesüs pastoralak, txirulari, txanbelari, atabalari eta ttun-ttun eta arrabita jotzaileek soilik lagunduko baitituzte kiristi, türk eta satanen ateraldiak. Berria - Kultura 2006-03-21
Hala, jelkaldien eta dantza-jauzien lagungarri izango diren musika egileak bi txanbelari, atalabari bat, ttun-ttun jotzaile bat, arrabita jotzaile bat eta akordeoi jotzaile bat izango dira, besterik gabe. Berria - Kultura 2006-05-02