Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrabio, iz. Jatorriz, sutan bizi zen narrastia; gerora, antropomorfo hilezkorra, baina beti pirofiloa. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 34. orr.
Arrabio, korrokoi, amesgaizto edo dena delako mamu beldurgarri hura hantxe zegoela gordeta, zakarrontzian. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 35. orr.
Ibai baten ertzean, arrabio bat dabil hara-hona, urduri, beste aldera nola pasatuko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 115. orr.
Bihotz ilunak egin zitzaizkion eta berehala, arrabio batek heldu izan balio bezala, lo-hasmatik esnatu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 243. orr.
Landaredi ezin ederragoa sortzen hasi da nire irudimeneko lur arrakalatuan, eta harria eta arrabioa besterik ez zen tokian, oasi bat jaio da. Berria - Kultura 2006-02-12
Askoz lehenagoko sineste zaharretan, berriz, sutan bizi zitekeen eta sua itzal zezakeen narraztitzat omen zeukaten arrabioa, bere hoztasunagatik. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 103. orr.
Nere bizian, arrunt gutxitan ikusten ditut arrabioak, eta gaur goizean, Irolako borda ondoan ustelduxea zegoen zotz pila erretzen ari naizela agertu zait bat, aspaldiko partez, azpiko zolan suak erre nahi ezik utzi didan orbel morddo hezean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 102. orr.
Arratsaldean ere izaten zituzten beren denbora-pasak: sugandilak eta arrabioak harrapatzen jardun, madariondora igo, landareak ureztatu. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.
Bazen neure onetik ateratzen ninduen zerbait, zera: arrabioak putzu bakoitzean gainezka, arrabioak istil xixtrin bakoitzean bor-bor... eta, oro har, atergabeko landare-narotasun hura, malastasun-usain hura, umotasun ustelduzko kirats hura. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.
Silfideak gnomoen, ninfen eta arrabioen lagunak ziren oso, oihanean, uretan eta sutan hurrenez hurren bizi baitziren, gaur hiru leku osasungaitz direnak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 239. orr.
Baserri edo borda ingurutan, berriz, denbora askoan kanpoan euritan eta lurraren kontra egondutako harri, enbor, iratze eta beste edozein zakar pila harrotzen hastea aski, azpian arrabioren bat azaltzeko. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 103. orr.
Ibai baten ertzean, arrabio bat dabil hara-hona, urduri, beste aldera nola pasatuko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 115. orr.
Bihotz ilunak egin zitzaizkion eta berehala, arrabio batek heldu izan balio bezala, lo-hasmatik esnatu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 243. orr.
Dena dela, arrabio bati begira gelditzen naizen aldiro, Pirron filosofoaz oroitzen naiz. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 104. orr.
Arrabio arrunta ("Salamandra salamandra") anfibio urodeloa da, Salamandridae familiakoa, Europan bizi dena. ETC-entziklopedia Arrabio arrunt, Wikipedia
Apo arrunta (Bufo spinosus) eta arrabio arrunta (Salamandra salamandra) ere bizi dira bertan, nahiz eta gaurkoan ez ditugun ikusi. ETC-prentsa Argia, 2018-06-17
Kondairak aipatuta, nola ahaztu eguna amaitzear zela agertu zitzaigun espeziea: arrabio arrunta (Salamandra salamandra), suarekin, heriotzarekin eta infernuarekin lotu izan den anfibioa. ETC-prentsa Argia, 2019-06-16
dio arrabioak (3)