Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arrabildu, arrabil(du), arrabiltzen du ad berriro bildu.
Segundo batzuetan arretaz errege-erreginen irudiei begiratu ondoren, arrabildu egin nituen bi pardeltxoak, eta mesanotxeko kaxoian sartu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 67. orr.
Hobe segurki beren libertatea gisa bat edo beste arrabildu duten gaixoentzat, baina nun dira xuxen osoki garbi diren birjina sainduak, bereziki politika tratu horietan? Herria 2005-09-01
Bulgariak bere 334 infanteriako soldadoak arrabilduko ditu etxerat urte ondarra barne. Herria 2005-12-15
Bestalde uste da Antso erregeak Gaskoniako düka lagüntü züala Tulusako jaunaren aitzi, Comminges eta Couserans eskualde baskoien arrabiltzeko gerlan. Herria 2003-06-12