Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arraberritu, arraberritzen 1 du ad batez ere ipar eraberritu.

Baionan gertatu sutearen ondotik, erakusketa soinuduna arraberritu da eta berriro publikoari idekiko da Zuberoan, maiatzaren 17tik goiti, hiru asterentzat, hain zuzen Urdiñarbeko animazio gelan.  Herria   2001-05-10

Ondotik diruzainak konduak emanik administrazio kontseilua arraberritu da.  Herria   2005-02-27

"MVC edo Herritarren Etxea deritzona arraberritu dugu, 40.000 euro inguru ematen diegu urtero ibilmoldea sustatzeko".  Berria - Harian   2005-11-10

Gazaren etxetarat ezartzeak bukatu dira eta ondorioz bide fundituak arraberritu behar dira.  Herria   2004-03-11

2010eko tartean Habaseko etxebizitza sozialak arraberritu nahi ditu Herriko Etxeak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Okasione berean ur, ur zikin eta euri-uren sareak arraberrituko dituzte.  Herria   2004-07-01

Jabeak etxea 25 urterako utziko luke alokairu merkean, poltsa bati esker etxea arraberrituko litzateke eta epea iragan ondoren egoera onean berreskuratuko luke.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Gaixtagin eta hobendun haundi baitira alabaina, beren herri zaharraren hezur zaharrak, ohidurak, mintzaira, eta urrezko kultura hau, ez bakarrik zaindu baina arraberritu eta gaurkotu ere nahi dituztenak, beren bihotz hoberenean eta nehori kalterik egin gabe.  Herria   2002-12-26

Orain arte musika eskola aterbetzen duen herriko etxe ohia arraberritua izanen da uda honetan.  Herria   2004-07-08

Jada hiruetan Uztaritzen antolatua izana zen holako egun bat eta zonbait urte hotan ez zen arraberritua.  Herria   2005-06-30

Jean Grenet-ek auzapez mandatua arraberritzeko, osasun handia eta herriarekiko kemena behar direla adierazi du bestalde, bozak orain balira, bera oraingoz arras ongi senditzen da.  Herria   2005-11-03

Saint Etienne deritzon lautada arraberritzeko planak ditu Baionako Herriko Etxeak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

AB-ek leporatzen dio hiri elkargoari ez deus egitea etxe sozialen eraikitzeko edo arraberritzeko.  Herria   2003-06-26

Berandu gabe arraberritzen zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 178. orr.

Edertasuna eta lasaitasuna elkarri besotik helduta zeuden logelan, eta zapiz bildutako pitxer eta izarez estalitako aulkietan zehar ez haize zelatariek eta ezta itsas aire umelen sudur eztiek ere, igurtzitzen, usnatzen, beren galderak berritzen eta arraberritzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 129. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bai, apez bezala, ez ditugu ahantziko, Mixel Lekuona, zuk ongi moldatu elizkizun paregabeak, arraberrituak eta airosak.  Herria   2002-11-07

Ageri da Bestaberriak hurbiltzen ari direla, eta jada gure soinulariak galdeginak dira eskuin eta ezker, beren ikurriña arraberrituarekin.  Herria   2003-05-15

Zeremonia: Extebe elizan, eta segida omore onean, Mindegiko biltoki arraberrituan.  Herria   2001-11-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bataioko agintzen arraberritzea (3)

arraberritzen den (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus