Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arraba iz arrain batzuetan, arrautza multzoak eratzen dituen erraia, eskuarki arrainak erakartzeko uretara botatzen dena.
Kabiarra Errusiako plater bat da, gaizkata izeneko arrainaren arraba gazituekin osatua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 125. orr.
Haztegien hezetasun hartan zutik, arraba errun berrien usaina inguruan zuela ematen zuen, usain lodia, zingirako igebelar eta ihien artetik sortutakoa, arrautza multzoek sabelak lehertarazi eta eguzkitan maitasunez akituriko arrainetatik ateratzen diren unea Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 177. orr.
Hala zela hasi ziren ikusleak bata besteari, Tomen aitak arrazoi zuela, nahiz eta bazen han kresalarenaz gainera ke, fuel, gernu, izerdi, arraba ustel... Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 139. orr.