Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arpoi iz arrain handiak eta eskuarki baleak harrapatzeko tresna, zurezko gider luze batez eta burdinazko punta kakodun batez osatua.
Arrantzarako arpoi txikiak, edota amu lodiak kizki moduan. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 103. orr.
Orduko bederatziehuneko lastertasunean, harrapakinari sekula huts egiten ez dion arpoi kolpe harrigarri hori emango diote. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.
Arpoia zirga gogor honi loturik doa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.
'Arpoi jaurtigailua da,' esango du Swen Foyn horrek. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.
Ned Land arpoi-jaurtitzaile ausarta, txibia erraldoien artean egokituko dira. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 22. orr.