Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ontziak garbitu gabe / hiru egunetan edo, / arpillera koipetsua, / gatz-hondarrak, / Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 66. orr.
Satan, iz. Huts deitoragarri bat, kreatzaileak egina, zeinak, damuturik, arpileraz eta errautsez gorputza estali baitzuen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 231. orr.
Belaunetako hauen gainean belauniko, baldekada urak hartuta, arpillera zatiak eskuetan, 70x50 metro inguruko patioa garbitu behar zenuen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 93. orr.
Colchón Flex", esan zuen, arpillerazko zaku batzuk lurrean utziaz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 144. orr.
Leihatila itxita duenez ez dauka ezer entzuterik; gainera, bizkarra eta burua babesteko jarri duen arpillerazko zakuak ia aurpegiaren erdia estaltzen dio mutilari. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 39. orr.
Emakume motz gazte batek, arpillerazko zaku batekin, diosal egin zion. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 133. orr.