Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arpilatze iz indarkeriaz eta harrapaka, etxe, hiri edo kideko bat bere ondasunez biluztea.

Arranoaren hegoak Irakeraino iristen dira egun, eta arpilatze horrek ondorio ezin txarragoak ekar ditzake.  Berria - Mundua   2004-02-15

Biltzar batean agertu zuenez, Bagdad eta beste hainbat hiriren erorketaren ondoren arpilatze "ikaragarriak" jasan behar izan ziren tropa faltaren ondorioz.  Berria - Mundua   2004-10-06

Albuinok Rosamundarengatik sentitzen zuen desira asegabeak gepidiarren suntsidura eragin baldin bazuen, sinesgarria da Troiaren arpilatzea Paris-ek Helenarengatik sentitzen zuen desira asebetetzeak eragin zuela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 166. orr.

Matxinoak Port-au-Princera iristear direla, kontrolik gabeko ehunka bandak arpilatzea, xantaia eta indarkeria dute ekinbide.  Berria - Mundua   2004-02-29

Historia monastikoaren mila urteak, San Benediktoren garaiaren eta "Erreforma" delakoan eliz erakundeen arpilatzearen artekoak, ezagunak dira, eta ez dago sinetsi beharrik idazle protestante eta antikristauen alegazio guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus