Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arpegio iz akorde bat zeinetan notak bat besteearen ondoren jotzen baitira.

Atzean utzi nahi nituen arpegioak eta eskalak, digitazioak, akademia eta pianoko andereñoa. vibrato zabala, goi tesitura zailean erraz zebilena, soinua garbia, afinazio eta fraseatze txukuna zati lirikoetan; arpegio, trino, mordente edo hiru hariko akordetan artista.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 7. orr.

Gitarrajolea, atzealdeko itzaletan ia desagertuta, akorde eta arpegio batzuk tartekatzen hasi da leunki, bestearen jarduna nondik joan daitekeen igarriz agian, saioa girotzeko borondatez.     «Kuskue tanden», 2004 - 45. orr.

Hasierako Allegro-aren bi gaietan eta dinamika desberdinak erabiliz, pianoak jorratzen duen zabalkundea ederki bete zuen arpegioen bitartez.  Berria - Kultura   2004-03-28

Berriro ere, Uruburu-eneko zuhaztian barrena heldu, Debussy-ren "Clair de Lune"ren arpegio magikoak entzun ditut.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 101. orr.

Eskala bizkor eta arpegio koloretsuen tirania kontrastetsuak, indarkeria zartatsu batetik lirismo guztiz barne-bildu batera naturaltasun osoz jauzika, irentsiak zituen Saint-Saënsen oroitzapenak, baina asmatu ezinik segitzen nuen nor zitekeen mutur kontrajarri haien arteko haustura erabatekoari barne-batasun estetikoa ere guztiz erabatekoa ematen zion musikaria.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.

Eskarmentu handiko Emma Schmidt piano jotzaileak, partiturarik gabe, ziurtasuna adierazi zuen arpegio eta akorde konplexuz beterik dagoen horretan.  Berria - Kultura   2004-03-09

Dagoeneko isildu da gitarrajolea, bere akorde-arpegioak lekuz kanpo zeudela oharturik.     «Kuskue tanden», 2004 - 46. orr.

Arpegio batzuk markatu zituen atzamarrekin mahaiaren ertzean, Santos itzuli arte.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 16. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus