Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aroztegi iz errementariaren lantegia.

Lehenago, burdina egiten zelarik Luzaiden, anitz aroztegi ba omen zen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 21. orr.

Errotak eta bolak ez ziren geldirik egoten, oihal-fabrikak, aroztegiak eta irundegiak etengabe aritzen ziren lanean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.

Aroztegia zen denbora hetako bil-tokia, ostatuaz kanpo.  Herria   2003-03-17

Goritutako burdina sutegitik atera, ingudean jarri, mailuaz jo eta burdinatik aroztegi oso-osoa betetzeko adina txinparta atera ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 66. orr.

Egur bila hasi zen herriko eta inguruko aroztegi guztietan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 103. orr.

Aitatxiren aitak bazuela aroztegi bat Txapitel errekako gune horretan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 21. orr.

Aroztegian aritzen zen forja-lanean bere bost semeekin, ezpata ederrak egiten, urrezko apaingarridunak, aho-zorrotzak, hautsezinak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.

Guztira 24 langile dira aroztegian, eta ilunabarreko zazpietan irteten dira.  Berria - Kirola   2004-06-16

Aroztegi batean irabazten zuen eguneroko ogia.  Berria - Kultura   2004-09-08

Berrogeita hamar urte eman ditut aroztegian.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 37. orr.

Aroztegian, Grabenstrasse karrikan, haur bat dabil zerrautsarekin jolasean, etxeak marraztu eta putz eginez desegitera.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 8. orr.

Arotza okindegira joan zen ogitara, eta okina aroztegira ohol baten bila.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 175. orr.

-Oraintxe esango zioat Morgani -arotzaren emazteak erantzun zuen aroztegiko mailu eta zerren ilunpe artetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 51. orr.

Gaua zen eta aroztegiko atetik txinparta-hodeiak saltatzen ziren iluntasunera.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 71. orr.

Arotza okindegira joan zen ogitara, eta okina aroztegira ohol baten bila.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 175. orr.

Aroztegi zaharraren estalpean sartu ginen, eta han zeuden lasto baletako baten albora joan nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aroztegiko atetik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus