Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kandelak eta argizari mota asko zituzten, bestalde, hainbat ontziri itsatsiak; baita girogarriak ere -erretxinak eta substantzia aromatikoak-, Bibliako edo Koraneko hainbat pasartetako lurrin gozo eta hitz are gozoagoak oroitarazten zizkietenak, sandalo, intsentsu eta mirra. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 119. orr.
Bost gazteak Stephen's Green-etik zehar paseoan joan ziren ke-lainoxka aromatiko batean bildurik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.
Horrek poliziklo hidrokarburo aromatikoak (PH) sortzen ditu, eta horiek "oso agente kutsatzaile arriskutsuak dira". Berria - Euskal Herria 2004-07-24
Saltsak, espeziak eta belar aromatiko zaleak dira, eta postreak dira euren espezialitatea. ETC-prentsa Argia, 2000-06-25
Aroma finak eta delikatuak, fruitu lehorren eta belar aromatiko eta tabako beltzaren ukituarekin. ETC-prentsa Berria, 2009-01-24
Harrigarriak biak, baina batez ere caiñoz egindakoa, eukaliptoa, belar aromatikoak eta baso aromekin. ETC-prentsa Berria, 2009-03-07
Hala ere, belar aromatikoak har ditzake, horrek ez die tentsioa altua dutenei kalterik egiten eta janariaren zaporea handitu egiten du. ETC-prentsa Berria, 2009-06-09
Flabonoideak, azido fenolikoak eta abar: Plater arrunten lagungarri izan daitezkeen belar aromatikoetan daude antioxatzaile indartsu hauek: erromeroan, te berdean, babarrunei gehitzeko kuminoetan... ETC-prentsa Berria, 2009-12-08
Janaria desiragarriagoa izateko ozpina, limoia, tipulina, baratxuria, belar aromatikoak... erabili. ETC-prentsa Berria, 2012-11-27
Horretarako, gatza erabili ordez, otorduak espezia, belar aromatiko, limoi-zuku, baratxuri, tipula eta antzekoekin maneiatzea gomendatzen da. ETC-prentsa Berria, 2013-04-09
Elkarrekin bizi dira mahasti txikiak, arrano, erbi, orkatz, basurde zein arte, haritz eta belar aromatikoekin, harmonia ederrean. ETC-prentsa Berria, 2018-11-10
Gehienak belar aromatikoak dira, hala nola ezkaia eta sarpoila. Europako, Ipar Afrikako eta Asiako eskualde epeletakoak dira, jatorriz. ETC-entziklopedia Thymus, Wikipedia
Kontuan hartu eraztun aromatikoak kontserbatu egiten direla, C eta H bezala. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006
Landareek fenol talde bat duten konposatu sekundario ugari ekoizten dute (eraztun aromatiko batean hidroxilo talde funtzional bat duen taldea da fenola). ETC-zientzia, zuzenbidea Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014
PAHak elkartutako eraztun aromatiko bik baino gehiagok osatutako molekulak dira, oro har, erreketa bukatu gabe baten edo materia organikoaren pirolisiaren ondorioz sortzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Ingurumen-kutsaduraren analisia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2014
Bestalde, eraztun aromatikoak dituzten konposatuetan aurresan daiteke, erradikal elektroerakargarriak (NO2) eraginkortasuna murrizten dutela eta eraztun aromatikoa eta karbamatoaren artean bereizle (CH2) bat sartzeak ere eraginkortasuna nabarmenki gutxitzen duela. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2017-Zientzia zehatzak eta Natur zientziak, Askoren artean, UEU, 2017
Konposatu aromatiko konplexuak ere existitzen dira, eta beren ezaugarri esanguratsuena eraztun aromatiko sinpleen arteko lotura da. ETC-zientzia, zuzenbidea Formulazioa eta nomenklatura kimikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2019
Hidrokarburo aromatikoak, areno izenez ere ezagutuak, gutxienez eraztun aromatiko bat duen hidrokarburoa da. ETC-entziklopedia Hidrokarburo, Wikipedia
Ordezkapen aromatiko nukleozalea ordezkapen-erreakzio bat da zeinetan nukleozale batek eraztun aromatiko bateko talde bat, haluro bat adibidez, desplazatzen duen. ETC-entziklopedia Ordezkapen aromatiko nukleozale, Wikipedia
Horrek poliziklo hidrokarburo aromatikoak (PH) sortzen ditu, eta horiek "oso agente kutsatzaile arriskutsuak dira». Berria - Euskal Herria 2004-07-24
Egitura hau espazioko bi norantzetan molekula biziki luzetzat ere har daiteke, hau da, grafeno deituriko hidrokarburo aromatiko polizikliko molekula lau familia baten muturreko kasua izango litzateke. ETC-entziklopedia Grafeno, Wikipedia
Espainiako Gobernuak partida batzuetan hidrokarburo aromatiko poliziklikoa bazela baieztatzean eman zien aipatu olioa behin-behineko kentzeko agindua erkidego autonomoei. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-07-04
Fuelak benzoalpirenoa edo benzofluoramentoa bezalako hidrokarburo aromatiko poliziklikoak ditu, eta horiek minbizia eragin dezakete. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-12-17
Lurzoruan eta lurpeko uretan metalak dira kutsatzaile ohikoenak; sarritan agertzen dira olio mineralak, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak eta konposatu organiko aromatiko hegazkorrak ere. ETC-prentsa Berria, 2008-02-19
Oraindik ere aurki daitezke osagai toxiko eta arriskutsuak kostaldeko maskor biko eta sedimentuetan: metal astunak eta hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (PAH). ETC-prentsa Berria, 2010-07-30
Eta pinturek, isolatzaileek, edergarriek, kableak estaltzeko plastikoek eta beste mila gaik berez daramatzaten produktuak, gehi horiek berotzean sortutako bestelakoak: hidrokarburo aromatiko poliziklikoak, PCBak, TBTak... ETC-prentsa Argia, 2012-12-23
Hidrokarburo aromatiko polizikliko handiagoen erregio-selektibotasuna aurresaten laguntzen dute erresonantzia-egiturek. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008
Zenbait konposatu aromatiko prezisioz identifikatzeko abileziak nire balorazio profesionalak hobetzeko aukera eman dit, neure buruaz seguruago sentitzeko eta ardo dastaketa analitikoetan hobeto lan egiteko. ETC-prentsa Berria, 2010-01-23
Aminoazidoak, gantz-azidoak, azido organikoak, azukreak, base nitrogenodunak, konposatu aromatikoak eta beste hainbat konposatu organiko erabil ditzaketen bakterio mota ugari dago. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia Askoren artean, EHU, 2007
Haren gain eragina duten produktu bakarrak zetonak, zenbait konposatu aromatiko eta kloro hidrokarburoak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009
Beraz, jakiak egosketa-ingurunean dauden konposatu aromatikoak xurgatzen ditu, eta zapore eta usain gehiago dauzka. ETC-zientzia, zuzenbidea Sukaldaritza-teknologia: sukaldaritza-prozesuen oinarri zientifikoak, Encarnación Goikoetxea, UEU, 2010
Halako estres-baldintzetan, konposatu aromatikoak sintetizatu behar dira ehuna berrindartzeko eta babesteko. ETC-zientzia, zuzenbidea Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014
Azukrearen karbonilo taldearen eta proteinaren amino taldeen artean gertaturiko kondentsazio erreakzio honetan propietate antioxidatzaileak dituzten konposatu aromatikoak sortzen direla ikusi da. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2017-Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2017
Esperimentaziotik abiatuta egin da, gaur egun ere ez dagoelako kultibo pururik eta sortzen diren konposatu aromatikoak ez direlako zehatzak. ETC-entziklopedia Garagardo, Wikipedia
Beraz, konposatu aromatiko sinpleak lortzeko, lignina degradatzea beharrezkoa izango da. ETC-entziklopedia Lignina, Wikipedia
Ordezkapen aromatiko elektroizale jakin baten produktu zehatza zein den aurresateko, sor daitezkeen bitarteko kationiko guztiak formulatu, eta horri eragiten dioten indar egonkortzaile eta desegonkortzaile guztien garrantzi erlatiboa zehaztu behar dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008
Ordezkapen aromatiko elektroizalea zaila da, baina ordezkapen aromatiko nukleozalea ohikoagoa da. ETC-entziklopedia Triazina, Wikipedia
Erreakzioari ordezkapen aromatiko nukleozale deritzo. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008
Triazinak konposatu aromatikoak diren arren, erresonantzia-energia askoz txikiagoa dute bentzenoak baino. Ordezkapen aromatiko elektroizale zaila da, baina ordezkapen aromatiko nukleozalea ohikoagoa da. ETC-entziklopedia Triazina, Wikipedia