Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aroma iz usain ona.

Sagardo berriak gorputz gehiago eta fruitu helduen aroma duela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

2002ko sagardoak zitrikoen (arabi sagarraren eta limoiaren) aroma izan zuen nabarmen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Gertakien arima eta aroma hobeki eskuratu ahal izaiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 149. orr.

Zeren gertaki bakoitzak gorputz bat baitu, baina baita arima bat ere, eta xehetasunak dira gorputza, eta aroma arima.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.

Historia haren gorabehera printzipalak kontatu zizkidan, ez xehero baina laburzkiro, historia haren aroma usaintzeko modua izan nezan; dasta ahal izan zitzan gure txikiak bizitzaren aro guztiak, eta aro bakoitzeko aromak usaindu!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 262. orr.

Eta bazkari edo afari denboran, amatxik, maiz aipatzen zituen bere arrosa, julufria, hortentsia, gatulili, dalia eta bereziki maite zituen aromak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 72. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus