Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Biperrada, zikiroa, gasna, deserta, arnoa, kafea, ondokoa. Herria 2003-06-19
Agerrek bertze tragoxka bat hartu du Jeannettek ekarritako goporretik eta ahoan erabili du, irentsi gabe, Borgoñako arnoa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 153. orr.
Hegoaldean, usaia da arnoa edatea, txikiteoa eginez taldeetan. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 66. orr.
Aagar erreari ekin aitzin, Bordeleko arnoa ezpainetaratu zuen, plazer osoz, Paradisuko atarian balego bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.
Afari arina eskatu zuen gonbidatuak, eta arnoa ere neurriz edan zuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 265. orr.
-Arnoa, ausarki -eskatu zuen ikustaldiaren hondarrean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 136. orr.
Han, kopa bat arno edateko ohitura izaiten genuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 595. orr.
Lurrezko ontzi bat arno eskuan, erran zigun: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 284. orr.
Beste baso bat arno edan nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 132. orr.
Nornahirekin gelditzen da, hala laborari nola burges, zergez, uztaz nahiz familiaz solas gozoan ari bitartean, basokada bat arno zintzurreratzeko prest beti. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 68. orr.
Bi pitxer ur eta beste bi arno ipini zizkien aitzinean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 101. orr.
Bertze pitxer bat arno eta bi kopa eskuan harturik, goiko solairurat bakartu ginen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 456. orr.
Hainbat gopor arno hustu genituen lehenago. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 278. orr.
Gizonak baso arnoa eman zion eta urrats zenbaitez gibelatu zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 149. orr.
Eta ortzegun saindu aratsean, kopa arnoz beterik apostolueri eskaini zioten erranez: [...]. Herria 2004-12-09
Konta niezazukeen, konparazione, arnoan zopatzen zen hordiaren kasua, arnoz bete tina batean ito zenarena. edan genuen yarakia -edo juka deritzan tuberkuluaren arnoa, hobeki uler diezadazun, jaun André-, eta bazkaltzen hasi ginen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 501. orr.
Ortzantza apirileko, arnoa barrikarako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 174. orr.
Burdin haga luze baten bidez egiten zen tinkatze hori eta arno berria, gozo gozoa, jausten zen aska batetara, soto azkar baten mentura urte guziko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.
Jatean biziki maite dut arno ona. Gure larunbat goizetako merkatua pizkortuz doa, hor bada arno gozoa eta edari frango. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 26. orr.
Eta orduan bertze sentimendu bat errotu zitzaidan, arno gozoaren galtzetik sortzen den ozpinaren zaporea zuena, minkorra eta garratza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 311. orr.
Eta arauak honelakoak izanik, nolaz baso txar bat arno beltzez kontentatu? Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.
Burgoñako arno famatuenetarik bat egiten zuen Mercurey. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 61. orr.
Edergintzako asko eta asko gauza salgai besteak beste, bainan ere arno buxundatu frango eta gure etxetako ekoizpen batzu. Herria 2005-11-24
Norberak pentsa dezake lasaiki itzuliko zela Getaria aldera, txakoli arno xuriz gozatuz, bere balentriaren ohoretan bizi osoa iragaiteko. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 175. orr.
Ipar-Ameriketan, frantses arnoen salmentak ttipitu dira jaz %32-ez. Herria 2005-04-21
Aspaldiko urtetan lantzen dituzte mahastiak (20 bat hektara), fama handiko arnoa ekoiztuz (100.000 pinta urtean). Herria 2005-11-17
Bordeleko alde hortan bereziki, mahastizain eta arno saltzaleak kopeta zimur dabiltza. Bi arno motak, etxekoa eta Erriberakoa, ez ziren ber gradokoak. Herria 2005-04-21
Jendeak ez du hortik mugitzerik aurten, ikastolek hor berean eskainiko baitituzte taloak, sagarnoa edo arno xorta batekin. Herria 2003-07-31
Xingar zati honek merezi bailuke haatik arno xorta bat, apur bat bero nadin bederen lanbro honen erdian. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.
Ikusi ditugu telebixtan arno botoilak husten karrika arroiletan. Herria 2003-04-24
Gerriz arno zahagi betea ematen zuen; aurpegiz, kandela zimurtu itzalixea. Oraingoan ez zen musika-soinurik jo ezta arno upelik hustu ere, aingeru beltza berriz ere Garrüzera erakartzeko beldurrez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 171. orr.
Solasari lotu baino lehen, osaba Joanikotek kopa ezpainetaratu eta arno kurka bat egin zuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 231. orr.
Isilune labur baten ondoren, basoan zituen arno hondarrei azken kurka emaiten ziela, akabatu zuen-: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 256. orr.
Mainuaren ondotik, arno bero xorta bat edan dute itsasoan sartu direnek. Herria 2004-12-30
Hiru egunez eginen dira bisita, arno jastatze, apairu... Herria 2002-09-05
Nahi baita entzuleek mahain batzuen inguruan jarririk entzunen dutela ikusgarria, artetik herritarrek eskaini bixkotxak jastatuz, edo berdin sagar arno on bat hurrupatuz. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 141. orr.
arno bat (6); arno botoila (5); arno buxundatu (6); arno edo sagarno (3); arno gutiago (4); arno mota (3); arno on bat (3); arno ona edaten (3); arno onak ez (3); arno onaren (3); arno sagarno (3); arno xorta bat (6); arno xuri (3); baso bat arno (6); berdin sagar arno (4); bi arno (3); bordeleko arno (3); edo arno (3); irulegiko arno (10); ontzi bat arno (3); sagar arno on (3)
arnoa ezpainetaratu (3); baso arnoa (3); ere arnoa (3); irulegiko arnoa (4); ogia eta arnoa (3)
arnoak ere (3); arnoak tira gutiago (4)
arnorik edaten (3)