Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errotariak arneguka jarraitu zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.
Biraoka ari dira, madarikazioka, arneguka, txiza eta kaka egiten dute elkarren gainean, lizunak dira, libertinoak, homosexualak, intzestugileak, eta sodomizatu, jo, zauritu, hil egiten dute. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.
Erakusleihoetako tentazioaren aurrean, aldiro amor ematen baitzuen, hasperenka, ahopetik arneguka, eta begi-ertzetik niri begiraturik, nire epairen baten beldur bailegoen edo konplizitateren bat espero bailuen nigandik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.
Triste nengoen eta arrai nengoen, baina kolerak eta hirak hartua nengoen bere batez, neure onetik aterea guztiz, arneguka eta juramentuka hasteko gogoz, nahiz eta ez zen hura ene ohitura, ez ene usantza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.